Santa Zezilia 2019 – Euskaltzaindia Ohorezko Bazkide

Edozein aitzakia da ona abesteko

Gaur, piztiak baretu eta arimak elikatzen dituen bitamina horrekin dopatuko gara. Botikak zentzua ematen dio gure egunerokoari, eta lasaitu egiten gaitu. Gure terapia eta salbazioa da. Gure izateko arrazoia, eta bat egiten gaituena. Musika.

Urtero bezala, Santa Zezilia eguneko gau-emanaldia elkarrekin gozatzeko gordeko dugu, eta, batez ere, etxe hau egunez egun aurrera daramatenak omenduko ditugu.

Ez dago talde-lanean emandako hainbeste eta hainbeste ordu eskertzeko hitzik. Kolektibo osoa zorioneko dago, baina, bereziki, Pepelu Fernández eta Valen Herrán koralisten konpromisoa, eskuzabaltasuna eta pertseberantzia nabarmendu nahi ditugu, gurekin hogeita bost urte bete dituzten honetan. Beste hainbeste urte daramatza Jose Luis Ormazabalek Haurren Korua zuzentzen, eta gaur, dagokion urrezko domina jaso ez ezik,  Ane Ibañez, Ángela García, Begoña Asumendi, Begoña García, Begoña Olano, Leire Cabodevilla eta Noelia Díez koralistei zilarrezkoa nola emango dieten ikusi ere egingo du; izan ere, koruaren munduan Ormazabalen eskutik hasi ziren horiek hamar urte bete dituzte gurean, etengabe inplikatuta.

Erakunde honetan hasi ziren kantatzen, halaber, Jose Manuel Díaz, Marta Ubieta, Mikeldi Atxalandabaso eta Olatz Saitua. Egun panorama lirikoko ahots ospetsuak bihurtuta, sekula ez dituzte ahaztu beren sustraiak, eta, beti hala jokatu izan badute ere, gaur ofizialki bihurtuko dira Bilboko Koral Elkartearen enbaxadore, Maitena sariaz jasotzeaz batera.

Azkenik, gure aitorpenik garrantzitsuena, Ohorezko Bazkide izendapena, Euskaltzaindiari emango diogu. Ehun urte bete dituen lagun honekin harreman estuagoa egin dugu, aurten, Mende Berria Kantuz zikloari esker, zeinak Euskal Herriko hiriburu guztietara eraman gaituen abestera. Bete ditzala beste hainbeste urte, eta jarrai dezagun bidea elkarrekin egiten!

Author Info

Nekane Díaz