Coro infantil de la Sociedad Coral de Bilbao

BILBOKO KORALEKO HAURREN ABESBATZA

Kantua txiki-txikitatik bultzatzeko asmoz, Gorka Sierrak Haurren Korua sortu zuen, 1984an, eta gero, 1994an, Jose Luis Ormazabalek hartu zuen haren lekukoa. Era berean, zuzendari hauek izan ditu koruak: John Elliot Gardiner, Eric Whitacre, Mistoslav Rostropovich, Valeri Guérguiev, Erik Nielsen, Rafael Frühbeck de Burgos, Juanjo Mena, Enrique García Asensio, Víctor Pablo Pérez, Josep Pons eta Ros Marbá, besteak beste.

Talde gaztea ohikoa da Euskal Herriko kantu koralaren eszenan, dela a capella kontzertuetan, dela mota askotako ikuskizunetan, Brittenen War Réquiem lanean, kasu, Calixto Bieitok zuzendua, baina baita hemendik kanpokoan ere: berriki, Ravennako Teatro Alighierin aritu da, Marseillako Ballet Nazionalarekin batera, hala nola Madrilgo Auditorium Nazionalean eta Teatro Realen, Bartzelonako Palau de la Músican, Sevillako La Maestranzan, etab.

Horrez gain, EOS eta BOS tokiko orkestrek lagunduta abestu izan du, eta hainbat lanen estreinaldietan parte hartu du: Zeru urdinetik, B. J. Berstelmeierrena; Cantata Euskadi, C. Bernaolarena; Eguberriko Iguzki, X. Sarasolarena; Koral bat gara, X. Sarasola eta X. Amurizarena; Kantuz ari den herria, I. Urkizu eta A. Egañarena; Deitzen dizut Virgilio, J. C. Pérez eta B. Atxagarena; Kantatu landu Ikasi eta Ez beti da ez, F. Velázquezena.

Halaber, estatuko orkestrekin batera abestu izan du, JONDE, ONE eta Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin, kasu, bai eta nazioartekoekin ere: Royal Philharmonic Orchestra eta Mariinsky Antzokiko Operako Orkestra, besteren artean, errepertorio sinfonikoari edota operakoari helduta, zeinen artean hauek nabarmentzen diren: I Pagliacci, R. Leoncavallorena; Carmen, G. Bizetena; Mirentxu, J. Guridirena; Noeren uholdea, B. Brittenena; Boris Godunov, M. Mussorgskyrena; eta Tosca, Turandot eta La Bohème, G. Puccinirenak.

 

Abril Delgado
Adriana Fernández
Alba Zorelle
Alejandro Sierra
Alize Paulogorrán
Amaiur Zabaleta
Andoni Elordi
Andrea Beasain
Ane Maeso
Begoña Elua
Berta Arriola
Clara Torres
Elena Pino
Elixabete Chirapozu
Grace Turrez
Igone García
Inés Bravo
Inés Irigoyen
Iratxe Hernández
Izaro Linares
Juan Carlos López
Julen Becerra
Justine Huguel
Karmele González
Laia Barrenkua
Leire Olabarrieta
Loyola Orbezua
Maialen Morales
Maite Irastorza
Mara García
Maren Sastre
María Climent
Meizhi Hernández
Mikel San Emeterio
Mikel Urkijo
Mirari Fernández
Naroa Rementería
Naroa Zaldua
Natalia Chillón
Nicolás Sierra
Pablo Corcóstegui
Paula Álvarez
Sabela Lenz
Tatiana Garrido
Uxue Rojas
Victoria Trocer