EuskalOpera

XX. mendearen hasieran, Bilboko Koral Elkarteak hainbat obra konposatzeko eskatu zien zenbait euskal konpositore esanguratsuri, euskarazko errepertorio lirikoa sortzeko asmoz, euskal opera nazionala deritzonaren hazi izan zedin.

Genero honetako lanik adierazgarrienen artean, Jose María Usandizaga, Charles Colin, Santos Intxausti eta Jesús Guridi konpositoreek sortu zituzten lanak daude: Mendi mendiyan, Maitena, Lide ta Ixidor eta Mirentxu, hurrenez hurren. Hain zuzen ere, 2019ko ekainean, Mendi mendiyan (grabación BOS 2002) taularatu zen, haren konposizioaren 110. urteurrenean, Arriaga Antzokian eta Kursaal auditoriumean, Calixto Bieitok arrakasta handiz ekoitzita. Hala, musika honen kalitatea eta errepertorio hau balioetsi beharra agerian jarri ziren.

 

Euskal Opera proiektuarekin, Bilboko Koral Elkarteak Maitena, Lide ta Ixidor eta Mirentxu lanak berreskuratu nahi ditu, hiru urtean behin bat taularatuz. Berreskuratze-lan hau bi fasetan banatuko da: lehenengo, idazkiak argitaratuko dira; ondoren, grabatu egingo dira, Bilboko eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoekin batera.

 

MAITENA

LIDE TA IXIDOR

MIRENTXU