BILBOKO KORAL ELKARTEKO EUSKERIA KORUA

Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Korua 1985ean sortu zen, haurren eta helduen koruen arteko zubi gisa. 2007tik, Urko Sangroniz da zuzendari titularra, eta, egun, 40 gaztek osatzen dute. Errepertorioa askotarikoa da, Pizkundeko musikatik hasi eta egungora bitartekoa. Koruak eskainitako emanaldien artean, Bilbao BBK Live jaialdikoa nabarmentzen da, non kontzertuetan rock abestiak eskaini zituen, baina koruek abesteko moldatuak, Bilboko Campos Elíseos Antzokian; horrez gain, kontzertuok Euskeria goes pop CDan jaso zituen. 2018an, kontzertu-bira egin zuen Eskozian, non Saint Giles Katedralean, Queen’s Hall aretoan eta Edinburghko Jaialdiaren egoitzan (The Hub) abestu zuen, Fair Saturday ekimenaren aurkezpenaren karietara. Urte hartan, era berean, lehenengo saria irabazi zuen Ejea de los Caballerosko 47. Koru Lehiaketan; hala, 2019ko Kantu Koralaren Nazioarteko Sari Handirako sailkatu zen. Euskaltzaindiaren mendeurrenaren ospakizunetan, Mende Berria Kantuz kontzertu-zikloko protagonista izan zen, eta, lurraldeko beste koru gazte batzuekin batera, Euskal Herri osoan eskaini zituen emanaldiak. Berriki, Ama kuraia obran aritu da lanean, Arriaga Antzokiak ekoitzia María Goiricelayaren zuzendaritzapean.

 

Sopranoak
Ane Beldarrain
Noelia Díez
Aiala Díez
Lorea Elorriaga
Teresa Estrade
Naia Failde
Leire Fresnedo
Begoña García
Josebe García
Maider Gerrikabeitia
Ane Ibáñez
Enara Llano
Aitana Mella
Larraitz Navas
Eider Sanchez

Altoak
Leire Cabodevilla
Ainhoa Fernández
Ane Martín
Josune Pastor
Martín Pinillos
Alba Ruiz
Elisa Villota

Tenoreak
Pablo Corcóstegui
Peio Rica
Carlos Rodríguez
Nicolás Sierra
Unai Uriarte
Rubén Zorelle

Baxuak
Markel Becerra
Iñigo Berganza
Telmo Briones
Jon Codina
Andoni Elordi
Mikel Ordóñez
Mateo Ortiz de Urbina
Antón Pinillos
Álvaro Ruiz
Joseba Sánchez
Manu Urkijo
Mikel Urkijo