Zer

2016an, Bilboko Koral Elkarteak, tokiko ingurunearekin duen kultur konpromisoa gogoan, Eskolan Kantari musika-proiektua abiatu zuen. Gizarte eta hezkuntza-izaerako ekimen honen xedea da koru-prestakuntza hezkuntza orokorreko ikastetxeetara eramatea, ez korurik ez musika-jarduerarik ez dutenetara, hain zuzen.

 

Zergatik

Musikak, oro har, eta kantu koralak, bereziki, dakartzaten onura guztiez jabetuta, Bilboko Koral Elkarteak entzutearen, elkartasunaren eta elkarlanaren balioak transmititu nahi ditu, bai eta agertoki batean ahots guztiek modu aktiboan, sortzailean eta giro jatorrean parte hartzeko aukera dutenean aktibatzen den kulturarteko elkarrizketa sustatu ere.

 

Nola

Bilboko Koral Elkarteko irakasleak ikastetxeetara joan, eta astean ordu eta erdiz koru-eskolak ematen dituzte. Horrela, ehunka ikaslek gure lurraldean tradizio luzea duen kantu koralaren esperientzia ezagutzeko eta gogotsu praktikatzeko parada izan dute. Gainera, Eskolan Kantariko zenbait kidek beka bana jaso dute Bilboko Koral Elkarteko musika-ikastetxean musika-ikasketak egiteko.

 

Nork

2019/2020 ikasturte honetan, Eskolan Kantari zentro hauetan burutuko da: Egiluze Ikastetxea, Deustu HLHI, Ibarrekolanda BHI, Txurdinaga HLHI, Uribarri HLHI, Basozelai Basauri HLHI, Tiboli Eskola, Miribilla Eskola, Basurto Ikastetxea eta Atxuriko Eskolan. Emma López, Nora Franco, Nora Goialde, Maialen Díez, Ander Elordui eta Sandra Calvo arduratzen ari dira 230 ikasleen koru-prestakuntzaz.

 

Non

Ezagutzak eta sentipenak partekatzeko gune hau jendaurreko emanaldietan gauzatzen da, haurrek kontzertu-aretoak ezagutu ditzaten, Arriaga Antzokia, Euskalduna Jauregia eta Bilbao Arena, kasu. Azkenekoz, Eskolan Kantariko partaideek Gabonetako Soinuak kontzertuan parte hartu zuten, Bizkaiko gazte-koru nagusiekin batera, eta guztira 230 kantari baino gehiago aritu ziren batera agertokian.

 

Noiz

Orain arteko ibilbide laburrean, Eskolan Kantarik Why we sing kontzertuaren edizio bietan parte hartu du, Arriaga Antzokian, bai eta Fair Saturday inauguratzeko ekitaldian ere, Bilbao Arenan. Iaz, aurrenekoz parte hartu zuen bai Bilboko Korala Gertutik zikloan, Udalak sustatuta, bai Gabonetako Soinuak kontzertuan, Euskalduna Jauregian.

 

Eskolan Kantari

Ezagutu esperientzia