Lehendakariaren agurra

Fachada Coral de BilbaoBilboko Koral Elkartea osatzen dugun guztiok, taldeko kantuarekiko gustua partekatzen dugu. Gure ahotsak elkartuz eta sentimenduak bateratuz, gainontzekoengana edertasuna eta emozioak transmititzera iristeko ahalegina da gurea. Kantuan ari denak eta entzuten duenak, gozatzean oinarritzen da. Gure erronka da gure ilusioa bizirik mantentzen duena.

Bilboko Koral Elkartea XIX. mendearen amaieran sortu zen, oro har musikaren ezagutza eta zabalpena eta zehazki, kantu korala sustatzea helburu bezala harturik. XXI.mendean ere erronkak berdina izaten jarraitzen du, Bilbo, Bizkaia eta musikaren maitale ororen ondarea den erakunde kuttun honen baitan lanean jarraituz.

Gure proiektuak laguntza handia behar du eta horregatik Erakundeei, gure Babesleei, Laguntzaileei eta Lagunei haien laguntza ekonomikoa eskertu nahi diet, baita gure Bazkideei gurekiko duten leialtasuna eta koralistei haien dedikazioa, ahalegina eta buru-belarri aritzea. Horrekin guztiarekin arrakasta bermatua baitago.

Gure historia ezagutzera gonbidatu nahi zaitut, gure egunerokoaz goza dezazun eta gure etorkizunarekin ilusiona zaitezen.

Eskerrik asko zure bisitagatik