ZUBITIK ZUBIRA KANTUAN #EKITALDIAKEGITENDITUGU

Bilboko Koral Elkartea ontziratu egingo da, zubitik zubira kantuan

Ehun urteko erakundea normaltasun berrira egokituko da, ibaian bertan

Irailaren 19an, larunbata, 19:00etatik aurrera, Koraleko hautaketa batek herri-kantak abestuko ditu, Xabi Aburuzagaren trikitiarekin batera, Santurtzitik Bilbora itsasadarrean barrena nabigatu bitartean

Kontzertu ireki honek Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioaren babesa du. Jendeak itsasadarraren bi ertzetan zein itsasadarreko udalerrietako zubi esanguratsuetan gozatzeko pentsatua dago

Bilbo, 2020ko iraila. Bilboko Koral Elkarteak, kantuan eta zubiak eraikitzen jarraitu nahian eta gizarte-zerbitzua izateko bokazioa izanik, Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioari kantua kalera ateratzeko aukera helarazi dio: herritarren eskura izango den kontzertua, espazio zabalean, lurraldeari bizitza emango diona.  Proposamena, ezohikoa, baina COVID-19ak ikuskizunen mundua stan-by egoeran duenetik oso desiratua, ongi hartua izan da eta itsasadarreko udalerriek euren jarduera-programetan txertatu dute.

Bilboats ontzi-konpainiaren aholkuei jarraiki eta iraileko marea bizien taula aztertuta, Ibai Eder ontzia, duten handienetakoa, ur gaineko agertoki bihurtzea erabaki da. Ontzigainean ─tartea gordeta eta maskara jantzita─ Koral Elkarteko hogeita hamar bat koralista izango dira, Enrique Azurzak zuzendurik. Gainera, horiei Xabi Aburruzaga trikiti-maisua gehituko zaie. Portugaletetarra bera, euskal folklorearen enbaxadorea da. Horiek guztiak Soinueder etxeak argiztatu eta anplifikaturik, Santurtzitik Bilbora ibaiertzean dabiltzan oinezkoek hainbat kanta ikusi, entzun eta gozatu ahal izango dute. Kasurako, Mikel Laboaren Txoria txori, Txanton Piperriren azken himnoa, Uruñelaren Maitia nun zira?, Juan Carlos Pérezen Lau teilatu eta mendeurrena duen Iparragirreren bi kanta: Zibilak esan naute eta Gazte gaztetandikan.

Era berean, musika-ibilaldian zehar, puntu esanguratsu hauetan geldialdiak egingo dira:

Itsasadarrerako plana, ezohiko uda honen ilunabarrak itxiko dituena, baina lurraldea eta itsasadarra suspertuko dituena, barrutik kanporantz.

Author Info

Nekane Díaz