Zurekin k@ntatzen dugu!

Bazkide agurgarriak:

Garai arraro baino arraroago honetan, gutun honen bidez onena opa nahi dizuegu Elkartearen sorreraren 135. urteurrena ospatzen ari garen urte honetan; batez ere, zuon postontzietan, Elkarte hau osatzen dugun pertsona guztion besarkada musikala topa dezazuen nahi dugu.

Besarkada birtualetara ohitu gara, pantailaz bestaldean elkar ikustera eta, distantzia gorabehera, bat eginda jarraitzera, sare sozialetako Korala vs Korona ekimenari esker eta hamabostean behingo newsletterren, Flickr, Youtube eta Spotify plataformen bidez, non grabaketak salbazioa izan diren pandemia-garaian. 

Baliabide horiek gure artean geratuko dira, arkatzarekin, paperarekin eta zuzenekoarekin elkarbizitzen. Gure Elkarteak historia luzea dauka, eta une honetan sekula baino zentzu handiagoa dauka gure izateko arrazoia den horren inplikazioak, bazkidearenak, hain zuzen.  Denoi eskertu nahi dizuet, zuotako bakoitzari, zuen konfiantza, gure jarduerei jarraituz eta gure proiektuak aurrera jarrai dezan zuon aletxoa jarriz erakusten ari zaretena. 

Gure bazkideen artean, erabateko aberastasuna dugu adinei eta profilei dagokienez; nork bere motibazioa dauka, nork bere ardura, baina denok sentitzen dugu musikarekiko, musika koralarekiko eta gure erakundearekiko maitasun bera. Bide batez, gogoratu nahi dizuet datorren ekainaren 16ko (asteazkena) Bazkideen Batzarrean datozen lau urteotarako Zuzendaritza-batzordea aukeratuko dugula.

Bizi izaten ari garen garai latz honetan, baita etorkizunean ere, berebiziko garrantzia dauka gero eta laguntza nahiz babes handiagoa izateak; hori dela eta, bazkide-talde baten eskaera aintzat hartuta, Bazkide Ongilearen mezenasgo-modalitatea sortu dugu: egungo eta etorkizuneko bazkideak izan daitezke, gure erakundeari kuota handiagoa eman nahi diotenak eta, horrela, BKE abantailez gozatzeko aukera izango dutenak. Abantailok ezagutzeko, egin klik hemen, edo 944 16 71 48 telefono-zenbakira dei egin. 

Eskerrik asko, berriro, musika zabaltzen eta elkarrekin hazten jarrai dezagun ahalbidetzeagatik.

 

José Miguel Lanzagorta
Bilboko Koral Elkarteko Presidentea

Author Info

Coral de Bilbao