Berriro jardunera Gabonen ostean

Pantone 2019 Living Coral-ek une onak ekarriko dizkigulakoan, proiektu erakargarriz josiriko urtea hasi dugu

Urtarrilak 18, ostirala, Mende Berria Kantuz zikoarekin jarraituko dugu, Iruñean, Euskaltzaindiaren 100. urteurreneko ospakizunen baitan. Oraingoan, Euskeria korua Paz de Ziganda Helduen Abesbatza eta Lauko Quartet taldeekin ariko da Baluarteko agertokian. Adi: beti gogotsu entzuten den kontzertu honetarako, oso jarleku gutxi geratzen dira!

Txangoez ari garela, datorren ostiralean, urtarrilaren 25ean, Korala Lazkaora joango da, Kantaka Koralarekin batera kontzertu bat eskaintzeko. Hemen duzue egitaraua; sarrerak (12 €), berriz, hango Udaletxean eskura daitezke.

Eta asteburu horretan, halaber, “Planeta Achúcarro”  delakoa ezagutuko dugu: pianista ezagun bilbotarra elkarrekintzan ariko da publikoarekin, bere musikari eta ekitaldian joko dituen piezei buruzko azalpenak emanez. Hantxe izango gara, ia ehun piano-ikasle eta beren lagun gonbidatuak bilduta. Etorriko zarete gurekin?

 

Author Info

Coral de Bilbao