ETXEAN GERATUKO GARA

Agertoki askotan izan gara, baina oraingoa ez dago ez entzunaretoetan ez antzokietan. Eusko Jaurlaritzaren argibideei jarraikiz, atzo jarduera kolektiboen erritmoa apaldu genuen, eta gaur irakaskuntza bertan behera utzi dugu.

Hala ere, irakasleok eta talde teknikoak lanean jarraituko dugu, eta itxaronaldi honetan zuekin izango gara: gure ikasleei jarraipen akademikoa egingo diegu, eta kantu koralik ezaren isiltasuna gure hedabideen bitartez beteko dugu.

Gure kolektiboak elkartasuna eskatu nahi du, sutsuki, eta, fisikoki urrunduta egon arren, indibidualtasuna alde batera uzteko.

Eskain diezaiogun une bat introspekzioari, geldi dezagun geure burua, eta babes gaitezen etxeko berotasunean.

Gure izateko arrazoiak diosku bakardarearen aurrean jendartea egin behar dugula.

Nuestra razón de ser impera que hagamos sociedad frente a la soledad.

Author Info

Nekane Díaz