Permalink to Musika Jaia 2024

Musika Jaia 2024

Egunak gero eta luzeagoak dira, eta guk ere luzatzen ditugu betetzen gaituzten uneak, joan den larunbateko Musika Jaia, adibidez, non gure txikien talentuaz eta energiaz gozatu genuen. Gainera, familiak ere ezin integratuago egon zineten, kantatzen eta artista txikiak txalotzen, giro alai-alaia sortzen… eta, ondorioz, musika-hastapeneko tailerraren ikasturte-amaierako emanaldia benetan zirraragarria izan zen. Flickr sareko gure bilduman, unerik onenen argazkiak topatuko dituzue, eta HDn ere deskarga ditzakezue. Argazkiak sakelako telefonoan ikusiz gero, gordetzeko “mahaigaineko bertsioa” erabiltzea gomendatzen dizuegu.

 

MUSIKA JAIA 24

Author Info

Nekane Díaz