Lide ta Ixidor

Bilboko Koral Elkarteak Lide ta Ixidor obraren partitura berreraiki du, haurrentzako euskarazko lehen ipuin musikatutzat joa denarena, hain zuzen ere

Obra hau berreskuratzeko lana Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Petronorrek babestutako Euskal Opera proiektuaren barruan dago

Grabaketan, Ibs Classicalek egindakoan, euskal artista ezagunek hartu dute parte, bai eta Euskadiko Orkestrak eta Bilboko Koral Elkarteko haurren eta helduen koruek ere

Bilbon, 2022ko urriaren 20an. Euskal Opera berreskuratzeko proiektuak ezarritako ibilbide-orriari jarraitzen dio. 2021ean Maitena berreskuratu ondoren, Bilboko Koral Elkarteak, ekimenaren buruan, erakunde finantzatzaileak Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Petronor dituela, Lide ta Ixidor dakar oraingoan. Santos Inchaustik (1868-1925) 1910ean konposatutako haurrentzako ipuin liriko honek bi ekitaldi eta epilogoa ditu, eta, Koral Elkarteak enkargatutako beste lanen (Mendi-Mendiyan, Maitena edo Mirentxu) argumentu tragikoekin alderatuta eguneroko bizimoduko egoera ohikoagoak kontatzen baditu ere, bere garaian sortzeko eta estreinatzeko balentria, baita orain argitara eman eta grabatzekoa ere, berdin balioetsi behar da.

Libretoa Gabonei buruzko doinu eta narratiba herrikoietan inspiratu bazen ere, a priori konplikaziorik gabe, hain zuzen erraztasun horretan datza obraren arrakasta, garai modernoetan berrinterpretatzeak musika berregiteko lan nekeza ekarri du berekin. Euskadiko Orkestrak jotako particella direlakoen collagea Jesus Mari Sagarnak editatu du, Juanjo Ocón maisuaren makilapean eta bai hark bai Ana Huartek berrikusita. Era berean, testuaren egokitzapena Unai Elorriagak egin du, eta Marta Ubieta, Maite Maruri, Olatz Saitua eta Larraitz Navas bakarlariek abestu, Bilboko Koral Elkarteko haurren eta helduen koruek lagunduta, Jose Luis Ormazabalen eta Enrique Azurzaren zuzendaritzapean, hurrenez hurren. Gainera, egungo baliabide teknikoak ezinbestekoak izan dira kantari guztiak COVID murrizketez mugatutako soinu-gune berean kokatzeko –une oro distantziei eutsita eta maskarak jantzita–. Hori guztia nahitaezkoa da, eta mende bat geroago ahantzitako partitura bat, oraindik ere haurrak eta helduak gozarazten dituena, entzutea ahalbidetzen duen balentria.

Oraingoan ere, kultur erakundeen arteko elkarlana agerian dago, Arabako Arte Ederren Museoa, azaleko irudiaren jabea – Manuel Losada, Bilboko Jaiak -, Eresbil, musikaren euskal artxiboa, zeinak obra testuinguruan jarri duen, haren aurrekariak eta oihartzun historikoa azalduta, eta Bilboko Elkarte Filarmonikoa, Jean Michel Olivaresek erregistratutako eta Ibs Classicalek ekoitzitako grabazioa egin den tokia, proiektuko partaide izan baitira.

Diskoa Ibs Classical diskoetxearen katalogoan eskura daiteke, 14,95 €-ren truke, eta banaketa digitala bihar, urriaren 21ean, aurkeztuko da nazioarteko hogeita hamar ataritan baino gehiagotan, besteak beste Spotify, Naxos, YouTube, iTunes, Google play eta eclassical atarietan nabarmengarrietan. Horrez gain, Deia egunkariak zozketa bat antolatu du bere harpidedunen artean disko berriaren zabalkundea sustatzeko.

Author Info

Nekane Díaz