Concierto benéfico de la Coral de Bilbao en favor de Ecuador

Bilboko Koral Elkartea Ekuadorren alde

Joan den apirilaren 16an, Richter eskalako 7,8 intentsitateko lurrikara batek sarraskia eragin zuen Ekuadorreko kostaldeko eremu batean; ia 700 hildako izan ziren, hala nola herri txikituak eta hainbat hiri oinarrizko zerbitzuak kaltetuta.

Beste behin, hondamendi natural batek Bilboko Koralaren elkartasuna piztu du. Hala, maiatzaren 13an, ostiralean, Deustuko San Pedro Elizan eskainiko duen kontzertua ongintzakoa izango da. Egun horretan biltzen den dirua Kaputxinoen ordenari emango zaio; ordena hori aspalditik dago Ekuadorren, eta, zehazki, Portoviejon, lurrikararen epizentrotik oso gertuko herri batean.

Kontzertua egingo da Bilboko Koralak Udalarekin batera antolaturiko “Bilboko Korala Gertutik” zikloaren baitan, ehun urtetik gorako erakundea Bilboko auzoetara hurbiltzeko. Deustuko San Pedro Elizan debutatuko du Enrique Azurzak Koralaren zuzendari titular. Julio Gergely erretiratu ondoren, zuzendari tolosarrak haren lekua hartu zuen joan den apirilean, eta orain bere lehenengo programari egingo dio aurre korua zuzentzeko lanean. Enrique Azurza, orain arte, Euskal Herriko Unibertsitateko Koruaren zuzendaria izan da (1999-2016), bai eta Kantabriako Koru Lirikoa-Santanderreko Jaialdien Jauregiko Koruarena (2011-2015) ere.

Koralak egitarau zabala eskainiko du, besteak beste, Fauré, Biebl, Bello-Portu eta Escuderoren obrak abestuko ditu; Barbieri, Vives eta Penellaren zarzueletako koru ezagunak ere entzungo dira, euskal kantautoreen koru-moldaketekin batera. Marta Ubieta sopranoa, Koraleko kantu irakaslea, bakarlari arituko da. Koruari Anus Cividianek lagunduko dio pianoan.

Kontzertua 20:00etan hasiko da, eta, sarrera doakoa izan arren, dirua bilduko da Ekuadorreko lurrikarak kaltetuei laguntzeko.

Concierto benéfico para el terremoto de Ecuador

 

Author Info

Coral de Bilbao