Koru zuzendaritza ikastaroa

Bilboko Koral Elkarteak koru-zuzendaritzari buruzko hastapen-ikastaroa eskainiko du, apirilaren 14an, 21ean eta maiatzaren 5ean (larunbata guztiak ere), elkarteko zuzendari artistiko Enrique Azurzaren eskutik eta Bizkaiko Abesbatzen Elkartearen laguntzarekin

 Ikastaroari esker, zeinak ikuspegi erabat praktikoa duen, musikaren esparruko ikasleek, irakasleek eta profesionalek, baita koruaren munduarekin loturiko bertaratuek ere, gaiaren gaineko beren ezagutza areagotu ahal izango dute.

Enrique Azurza, Bilboko Koral Elkarteko, Hodeiertz Abesbatzako eta KEA ahots-talde profesionaleko zuzendari artistikoa ez ezik, Euskadiko Abesbatzen Elkarteko (EAE) presidentea ere bada, hala nola kantu-irakaslea Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, eta zuzendaritzaren gaineko ikastaro, hitzaldi eta mintegi ugari eskaini izan ditu.

Azurzaren eskarmentu paregabea lagun, ikastaroan parte hartzen duten ikasleek denbora eta entseguak kudeatzeko baliabideak ezagutuko dituzte, eta, taldeko osagai pedagogiko gisa, ahotsak aztertzen ikasiko dute, koruko errepertorioa egokitzeko.

Era berean, ikastaroan ikasitako baliabideak praktikara eramango dira, bai abesbatzari aplikaturiko zuzendaritza-teknikaren arlokoak (zuzendariaren jarrera, hasteko eta bukatzeko keinuak, oinarrizko pultsua, legato-staccato keinua, anakrusiak, kalderoiak, besoen independentzia), bai ahots-teknikaren esparrukoak (soinu-kolorea, ahots-kalitatea, afinazioa, enpastea eta artikulazioa); hala, parte-hartzaileek koru pilotu bat osatuko dute, zeina txandaka zuzenduko duten.

Ikastaroak hiru saio izango ditu, goizez, hiru ordu eta erdikoa bakoitza. Kanpoko publikoarentzako prezioa 120 €-koa da, eta Bilboko Koral Elkarteko bazkideentzat eta BAEko kideentzat 90 €-koa. Gehienez, hamabost lagunek hartu ahal izango dute parte, eta izena apirilaren 9 eta 13 bitartean eman behar da, info@coraldebilbao.com helbidera idatzita edo 944 16 71 48 telefono-zenbakira deituta.

 

Author Info

Coral de Bilbao