Kanta Gabon kanta

Bilboko Koral Elkarteak eta BM Supermerkatuak-ek Gabon-kantaz osaturiko 10.000 CD solidario argitaratu dituzte

CDak dagoeneko badaude BM Supermerkatuaken Bizkaiko 100 saltokietako kutxetan, bezeroek euro bateko prezio solidarioan eros ditzaten.

BMk salmentaren zenbateko osoa Eskolan kantari proiektura bideratuko du, Bilboko Koral Elkartearen gizarte- eta hezkuntza-proiektura, alegia.

Haurren Korua osatzen duten 45 kidek baino gehiagok abesturiko 16 Gabon-kanta bildu dira Kanta Gabon kanta izeneko CDan.  

Ekimen hau bi erakundeek Bizkaian kultura eta gizarte-egitasmoak bultzatzeko iaz sinaturiko akordioaren emaitza da.

Bilbon, 2020ko abenduaren 17an. BM Supermerkatuakek eta Bilboko Koral Elkarteak musika jarri diete Eguberri hauei, Gabon-kantaz osaturiko 10.000 CD solidarioren bidez, zeinak dagoeneko badauden Bizkaiko ehun BM supermerkatuetako kutxetan, bezeroek euro bateko prezio solidarioan eros ditzaten. BMk CDen salmentatik eskuratzen duen zenbateko osoa Bilboko Koral Elkarteari emango dio, garatzen dituen proiektu kultural eta solidarioetarako balia dezan. 

Haurren Korua osatzen duten 45 kidek baino gehiagok abesturiko 16 Gabon-kanta dakartza Kanta Gabon kanta izeneko CDak; zehazki, hauek: Haurtxo maite; Kanta Gabon kanta; Montes, valles y oteros; Oye; Negrito trasnochador; Immanuel; Goizian argi hastian; Niska Banja; The seal lullaby; Ixil-ixilik dago; Ave Maria; Why we sing; Aurtxoa seaskan; Clear water; Otra vez la primavera; eta Txoria txori. 

Ekimen hau BM euskal enpresak eta Koralak Bizkaian kultura- eta gizarte-egitasmoak bultzatzeko iaz sinaturiko akordioaren emaitza da. Itunaren esparruan eskaini zen lehen kontzertu solidarioan, ALBOAN GKEaren alde, Koralak Beethovenen IX. Sinfonia kantatu zuen, BOS Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera, Euskalduna Jauregian. 

Bilboko Koral Elkartearen kudeatzaile Iñigo Alberdik BM Supermerkatuaken lana azpimarratu du, “izan ere, bidaide izanik, sasoi berezi honetan Bizkaiko etxe guztietara iristeko aukera eman digu. Gainera, bilduko den etekinak pandemia dela kausa jarduna murriztu behar izan duten ikastetxeetako prestakuntza korala bultzatuko du”. 

Bestalde, BM Supermerkatuakeko Denda- eta Marketin-kudeaketaren zuzendari Miguel Ángel Zamoranoren esanetan, “ekintza honi esker, beste pauso bat egingo dugu erakunde oso maite eta inportanteek ―Koralak, kasu― Bizkaian gure saltokien ingurunean garatzen dituzten gizarte- eta kultura-ekimenak babesteko konpromisoari dagokionez”.

Author Info

Coral de Bilbao