José Antonio Villsante, Bilboko Koral Elkartearen gerente

José Villasante Gordoren heriotza-oharra

Diosala lagun bati:

Pertsona batekin 30 urtez harreman estu eta bizia izateak ahalmena ematen du hari buruzko iritzia emateko.

30 urte horietan, lan handia egin izan da Koral Elkartean, eta “lagun minen artean” elkarlan estua egon da.

Haren dedikazioa erabatekoa izan da, trebea, orekatua, eskuzabala, duina eta arduratsua.

Beti erantzun izan dio, jarrera positiboaz, helarazi izan zaion edozein iradokizun, proposamen edo eskaerari.

Gaitasuna zuen planteatzen zitzaizkion ideia guztiak onartzeko, eta, aztertu ostean, iritzi positiboa ematen zuen gaiaren gainean.

Lan-pilaketak ez zuen kikiltzen, eta beharrak etxera eramaten zituen arazo urgenteei konponbidea emateko.

Benetako laguna zen, eta guztiokin atsegina beti. Haurrekin bereziki ondo moldatzen zen. Denek maite zuten.

Beraren lizentziatura akademikoak gaitasuna eman zion bete-betean asmatzeko Koral Elkartearen gerentziaren arazoan.

Gizon jantzia zen, eta musikan zaildua, bere karguaren eskakizunei behar bezala erantzuteko.

Alde egin izanak hutsune handia utzi digu maite genuen guztioi.

Cecilio Gerrikabeitia, Bilboko Koral Elkatearen ohore presidente

Goian bego

Author Info

Coral de Bilbao