Hator hator, denok etxera!

Hator, hator kanta azkena abestu ohi da, tradizioz, Gabonetako kontzertuetan; murrizketak gorabehera, bat egiten gaitu beti. Aurten, BOSeko adiskideekin abestuko dugu, haiekin une oso bereziak bizi izan ditugun urte honetan, urte berrian gehiago etorriko direla ziur. 

Irudi hauek ikusten ditugunean, eztarrian korapiloa jartzen zaigu, artean ez genekielako COVIDa gure kantarietako batzuen artean zebilela eta orain Gabon-gaua isolatuta igaro beharko dutela. Haiengatik osatuko dugu Elkartea, bakardadeari aurre egiteko. Haiengatik du Korala vs Korona ekimenak orain inoiz baino zentzu handiagoa. Haiengatik jarraitzen dugu musika egiten, gutako bakoitzak edozein agertokitan.

Gabonetako soinuaken, koru erreal eta birtualekin…

Gure orkestra-eskoletan…

Deustuko Unibertsitatean…

BM Supermerkatuetan…

 

Gure musika nonahi entzuten da, zorionak!
Author Info

Coral de Bilbao