HARBIDE ZILAR BAT

Eñaut Elorrietak eta Fernando Velázquezek konfinamenduaren gainean eginiko abestiarekin bat egin dugu, Sapere Aude Sinfoniettarekin batera

Isolamendu egoeratik sortutako egitasmoa eta abestia da, baina etorkizunera begira jarrita. Gertakizun hurbilek ispiluaren aurrean jarri gaituzten honetan, irakurketa kritiko batetatik abiatuta, itxaropenari kantatzen diote. Zilarrezko aukerez betetako aro aldaketa honetan, elkartasunean eta mundu hobe baten aldeko ahaleginean jarri nahi dute arreta.

Eñaut Elorrieta abeslari eta kantuegile gernikarrak kantua sortu eta Fernando Velázquez konpositore getxotarrak egin du orkestrazioa, konposizioari orkestra sinfoniko batek soilik eman ditzakeen tinbreak eta testurak emanez.

Zumaiako ‘Sapere Aude Sinfonietta’ orkestrako 47 musikarik eta Bilboko Koral Elkarteko 87 abeslarik ere parte hartu dute. Musikari eta abeslari bakoitzak bere musika tresna edo ahotsarekin ‘Harbide zilar bat’ kantuaren partitura eta argibideak jaso ondoren, bakoitzak bere gailuekin grabatutako soinu eta irudiz osatu dute ekimen interesgarri eta hunkigarri hau.

Hemen dituzue beren aletxoa jarri duten 87 koralisten izen-abizenak:

Aitziber Elorrieta
Alberto Abete
Alberto Vega
Alfonso Mendizabal
Ana Lauzirika
Ana Rosa Caballero
Anatere Martínez
Andrea Rodríguez
Ángeles Muñoz
Antón Pinillos
Argi Abásolo
Aritz Lekerika
Arrate Ayerbe
Arrate de Orbe
Asun Gómez
Aurelio Marroquín
Azucena García
Bego Asumendi
Blanca M. de Luco
Catalina Fontestad
Cristina González
Cristina Pena
Domingo Sánchez
Eba Ojanguren
Elena Olano
Emilio Monleón
Enrique Azurza
Estíbaliz Sánchez
Fernando Fernández
Fernando Martínez
Gemma Agirrezabala
Georgina Williamson
Gerardo Guijarrubia
Gorka Pinillos
Gurutze Lejarza
Iker Aguado
Inés Cabañas
Inma Piñal
Iratxe Ispizua
J. Félix P. de Azpillaga
Jesús Arranz
Jordi Martínez
Jorge Estrade
Josema Hernández
Josune Pastor + Maite Olmos
Julen García
Juli Guridi
Koro Artola
Kuki Hinsch
Larraitz Navas
Laura Nardi
Leire Cabodevilla
Loli Arribalzaga
Loli Hernández
Loli Suárez
Maialen Díez
Maider Gerrikabeitia
María Garro
Marian Méndez
Marifeli Ormaetxea
Marijose Zalbide
Marilu Clemente
Marisa Gomeza
Markos Basterretxea
Marta Delgado
Marta Fuidio
Marta San Antón
Martín Pinillos
Mercedes Almeida
Nerea Azkarate
Nerea Martínez
Nerea Terán
Nora Franco
Patricia Merino
Pello Telleria
Pilar Marcos
Sabas Balanzategi
Sandra Busturia
Santi Ercoreca
Santi Labeaga
Sonia Delgado
Txaro Etxebarria + Fernando Estévez
Txomin Txakartegi
Urko Sangroniz
Xabi Méndez
Yoan Rodríguez

HITZAK

Geltoki hits honetan
garraio gaia norbera denean,

oraina ez al dago
geroa baino askoz urrunago? Harago
zer dago?

Albokoa ahaztuta menderik-mende; berrogeialdi luze batean gaude,
lur akitua bada bizitze honen sari, galduz nahi dut irabazi.

Egutegi berria
sortuko dugu jende duinarentzat, ekaitz perfektuak,
elkar limurtzeko presazko kantuak, murmurak,
uluak.

Beldur zuriak hartu gaitu barrutik, ez da maitasuna beste sendagairik, nola aterako naiz neure baitatik
ez bada zugan sarturik!

Zer dago geroaz harago? Harbide zilar bat borrokarako.

Leiho ertzetatik elkartasuna eske,

berrogeialdi luze batean gaude, lur akitua bada bizitze honen sari, galduz nahi dut irabazi.

Zer dago geroaz harago? Harbide zilar bat borrokarako.

Izurri honek bihotza jango al dit?, ez dut maitasuna beste sendagairik, nola aterako naiz neure baitatik
ez bada zugan sarturik!

Ez al dira, ekaitzak, uluak … aro berri baten zantzuak?

Zer dago geroaz harago? Borroka zilar bat gaur egiteko.

Author Info

Nekane Díaz