CURSO DE CANTO MODERNO

Kantu moderno ikastaroa, Exio Medrano Henríquezen eskutik

Tailer teoriko-praktikoa kantu modernoari buruz ikasteko interesa duen ororiororentzat. Ez da musika-ezagutzarik behar, eta ez dago adin-mugarik, talde-ariketa eta banakako ariketa errazen bidez ahotsa estimulatzeko hastapena baita. Jarduera lau ataletan banatuta dago:

  1. Kantua komunikazio-tresna gisa: ahotsaren aurkezpena
  2. Ahots kantatuaren ezaugarriak: tonua, tinbrea, bolumena eta iraupena
  3. Ahots-interpretazio eta espresioa: oinarrizko ahots-apaingarrien sailkapena eta horien garrantzia kantu modernoan
  4. Ikasketa-plangintza: errepertorioa aukeratzeko eta entseatzeko egin beharreko urratsak

Parte-hartzaileek norberak aukeraturiko abesti bana eraman behar dute, inprimatuta (ez da beharrezkoa abesten jakitea, nahikoa da egin nahi izatea), bai eta oharrak hartzeko koadernoa ere. Izen-ematea doakoa da, eta Bilboko Koral Elkarteko idazkaritzan egin daiteke, dela aurrez aurre (09:00 – 19:00), dela telematikoki (94 416 71 48 / info@coraldebilbao.com), otsailaren 10era arte.

Bertaratu ezin izatekotan, mesedez, jakinarazi aurretik.

Exio Medrano abeslari, konpositore eta kantari-entrenatzaile venezuelarra da, eta 9 urtetik gorako eskarmentua du kantuan etorkizun oparoa izango dutenak prestatzen. Cecilio Acosta Unibertsitate Katolikoan Magna Cum Laude lizentziadtu zen. Duela 5 urte, bere Kantu Eskola eta Musika Ekoiztetxea sortu zuen Caracas hirian, Solo Tu Voz izenekoa. Une honetan, merkatuko arrakastatsuenetakoa eta ezagunenetakoa da, eta 150 ikasle baino gehiago ditu. 2017. Urtean, Venevisión kateko La Voz Imbatible Reality Show delakoan hartu zuen parte. Larunbatero eta sei hilabetez, telebista nazionalean agertzen zen. Gainera, musikalen mundura jo zuen, eta 80ko hamarkadako musikari buruzko A Todo Volumen aldizkari entzutetsuan protagonista izan zen. 2019. urtean, Kantari Entrenatzaile aritu zen La Voz Imbatible saioaren bigarren denboraldian.

Exiok, kantuaren eta ahots-teknikaren zale sutsua bera, bere lehen liburua argitaratuko du, Caracasen, Bilbon eta online ematen den Solo Tu Voz Ikasketa Sistemaren oinarri dena.

Author Info

Coral de Bilbao