Urtarrileko aldapa, arrakastaz gainditua!

Hitzeman genizuen egitarauaren berri pixkanaka emango dugula; bada, gaur, albiste fresko-freskoa dakarkizuegu: nahitaezko hitzordu bi egutegi sinfoniko-koralean jasotzeko: Musika-música eta Mundubira Musika bidelagun

Gaur goizean bertan, Bilbao 700ek Musika-Música jaialdiaren hurrengo edizioa aurkeztu du. Gure lurraldeko musika-jaialdirik berezienak Londres eta New York izango ditu ardatz, eta Korala berriz izango da inaugurazio-ekitaldiko protagonista, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera: hasieran, William Waltonen “In honor of the city of London” abestuko du; amaieran, berriz, Aaron Coplanden “Canticle of Freedom”, hau Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin.

Baina hori ez da guztia. Gure koralistek hasiera emango diote, halaber, “Mundubira Musika bidelagun, munduari bira emateko  bost” proiektuari. Ekimenak munduari emandako lehen biraren 500. urteurrena ospatuko du, Juan Sebastian Elkanok jokatu zuen paper garrantzitsua oroitzeaz batera. Haren aurreneko abenturei musika jarriko dieten obretan lehena, “Navigare necesse est”, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2019/2020 denboraldiaren hasieran estreinatuko da, eta orkestrak Mikel Chamizo konpositoreari egindako enkargua da.

Baina dena ez dira entzunareto handiak… Santa Ageda bezperan, ia ehun koralista izan ziren hiriko kaleetan abesten, makila eskuan, edota ongi etorria egiten FNACen Harry Potter night-ean Hogwartseko Himnoa kantatuz. Izugarri gustuko ditugun lagunarteko plan hauek gure sare sozialetan bizi ditzakezue berriro!

Author Info

Coral de Bilbao