GOIZIAN ARGI HASTIAN

Planez gainezka gaudelarik, egunak ezin beteago, irrikan gaude sofan eseri, turroia jan eta playlist eder bat entzuteko. Bada, urte-amaiera honetan, erraz jarriko dizuegu: entzun, goza, gogora edota opari ezazue gure Haurren Koruaren CDa, besteren artean Goizian argi hastian, Oye, Ixil ixilik dago, Haurtxoa seaskan, Why we sing eta Txoria txori kanta ezagun baino ezagunagoak biltzen dituena. Ale-kopurua mugatua denez, erosi berehala zeurea (10 €) Idazkaritzan! Dena den, esku artean izan arte, goxatu itxaronaldia Gabon-kanten gure azkeneko grabaketarekin, Spotifyn.

Author Info

Nekane Díaz