Badugu kantu garaikidea jorratzeko gela bat

2018-2019 ikasturteko bide-luzeko lasterketari emango diogu hasiera, eta proposamen akademiko berri batekin egingo dugu: kantu modernoko ikasgela. Urte batzuk dira espezialitate hori gure ikasketa-plan ez-arautuan sartu nahi dugunetik, eta, azkenean, hainbeste aldiz egin diguzuen eskaerari erantzun ahal izango diogu.
Eskolak (ordu erdi astean) Alberto Núñez tenoreak (itzal handiko izena hiribilduan) emango ditu, hortaz, aukera paregabea da ahots-teknikan hasi edo hura hobetu nahi duten guztiontzat, baita auzokideak dutxatik liluratu nahi dituztenentzat edo bazkalondoetako lagun mutua izateari utzi nahi diotenentzat ere. Plaza-kopurua mugatua da, eta 2019ko urtarrilera arte ez da izena emateagatik ezer ordaindu behar izango. Beraz, izena laster ematea aholkatzen dizuegu.
Urriaren 9an, asteartean, 5. ikasgelan, ikasturtea aurkeztu eta ordutegiak banatuko ditugu. Anima zaitezte!
Author Info

Coral de Bilbao