Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Elkarteak Bilboko Korala Gertutik zikloaren bederatzigarren edizioa aurkeztu dute
- Guztira, doako sei kontzertu eskaiko dira hiriko hainbat gunetan maiatza eta ekaina bitartean.
- Bilboko Koral Elkarteko hainbat korutako eta instrumentu-taldetako 300 interpretek baino gehiagok batera jardungo dute agertokian edizio honetan.
Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Elkarteak Bilboko Korala Gertutik zikloaren bederatzigarren edizioa dakarte, non maiatzean eta ekainean doako sei kontzertu eskainiko diren hiriko hainbat gunetan. Ekimen honen bidez, bertako kultura eta talentu koral eta instrumentala barruti guztietara eraman nahi da, herritar orok esperientzia artistiko batez gozatzeko aukera izan dezan.
Bilboko Koral Elkarteko hainbat korutako eta instrumentu-taldetako 300 interpretek baino gehiagok batera jardungo dute agertokian edizio honetan; hala, Bilboko erakundeak bereizgarri dituen musika-aberastasuna eta konpromiso artistiko eta hezitzailea erakutsiko dute.
Zikloa maiatzaren 10ean hasiko da, 17:30ean, Erruki Etxe Santu eta Errealean, Bilboko Koral Elkarteko haurren koruek, musika-hastapeneko tailerrek eta prestakuntza-koruek eskainiko duten kontzertuarekin.
Maiatzaren 17an, 18:00etan Conde de Aresti Egoitzan, gazteen Euskeria koruak bere moldakortasuna erakutsiko du. Hurrengo larunbatean, maiatzaren 24an, 18:00etan egoitza berean, Musika Eskolako instrumentista gazteek osatutako gitarren, Jesús Guridi eta Aureliano Valle orkestren txanda izango da.
Maiatzaren 30ean, 18:30ean, Organo-ikasgelako ikasleek errezitaldia eskainiko dute Joan Santuen Eliza enblematikoan. Zikloan aurrera eginda, ekainaren 6an, 19:00etan Conde de Aresti Egoitzan, Miguel de Unamuno-Bertendona BHIko Eskolan Kantari koruak eta Kantu-ikasgelako ikasleek beren talentua agertuko dute.
Zikloa ekainaren 7an amaituko da, 18:00etan Conde de Aresti Egoitzan, Bilboko Lehen Hezkuntzako hainbat ikastetxetako koralistek osatutako Eskolan Kantari taldearen kontzertuarekin, zeinak, txikienek protagonizatuta, Bilboko Koral Elkarteak musika-prestakuntza haurtzarotik sustatzeko duen konpromisoa azpimarratuko duen.
Programazio honekin, Bilboko Korala Gertutik zikloak Bilboko kultur erreferente gisa sendotzen jarraitzen du, musika-eskuragarritasun unibertsala sustatzeaz eta hiriko bizitasun artistikoa nabarmentzeaz batera.