Bizkaia kantuan zikloak berriz entzunaraziko ditu abesbatza bizkaitarrak
Iaz egindako lehen edizioaren harrera ikusita, zirkuituak beste hiru udalerri bisitatuko ditu
Zikloaren sustatzaileak Bilboko Koral Elkartea, Bizkaiko Foru Aldundia eta BAE – Bizkaiko Abesbatzen Elkartea dira
Bizkaia kantuan zikloak, bigarren edizio honetan ere, Bizkaiko hainbat udalerritara eramango du musika korala. Bilboko Koral Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BAEk sustatutako proposamena iaz sortu zen, lurraldeko kantu korala bultzatzeko eta pandemiaren ondorioz hilabeteetan isilik egon ziren abesbatzen lana indartzeko. Era berean, ekimenak taldeen arteko loturak sendotu nahi ditu, eta, bide horretan, koralisten eta publikoaren artean belaunaldiarteko harremanak sustatu. Kontzertuak doakoak izango dira, ikusle-kopurua edukiera bete artekoa, eta urriko hiru asteburutan 20:30ean hasiko dira. Oraingoan, Gorlizen, Basaurin eta Lekeition izandako harreraren ondoren, zirkuituak Portugaleten, Bermeon eta Zornotzan jarraituko du bere ibilbidea.
Lehen kontzertua, urriaren 7an, ostiralean, izango da. Portugaleteko Andra Maria Elizan, eta herriko bi abesbatza izango ditu protagonista: Santa Maria Korala eta Salazar Abesbatza; bisitari bat ere izango da, Bilboko Koral Elkarteko gazteen Euskeria korua. Salazar Abesbatzak emango dio hasiera kontzertuari, zeina Emma Lópezen zuzendaritzapean duela hamabi urte agertu zen Portugaleteko koru-panoraman. Koru misto hau hogeita hamar bat ahotsez osatuta dago, eta errepertorio zabala jorratzeagatik eta taularatze apartagatik nabarmentzen da, alegia, nortasun bereizgarria duelako. Kontzertu solidarioetan, kalejiretan eta kontzertu tematikoetan parte hartu ohi du, eta, Bizkaia kantuan, abesti herrikoien hautaketa bat eskainiko du: Desde que tú te fuiste, Dindiridín, Fórmula éxito eta Rapsodia portugaluja.
Ondoren, Portugaleteko Santa Maria Koralak, 2011tik Alberto Carrerak zuzentzen duenak, Maitia nun zira, Maite, Viento del Norte eta La Virgen de la Guía obrak abestuko ditu. Duela berrogei urtetik baino gehiagotik Portugaleteri musika jartzeaz gain, abesbatzak ohikotasunez parte hartzen du Habaneren Jaialdian, San Vicente de la Barquerako Itsas Kantuan eta Euskaldunako kontzertu parte-hartzaileetan, bai errepertorio koraleko obra paregabeak, Haendelen Mesia edo Mozarten Requiema, kasurako, bai opera-koruak edo Broadwayko musikalak kantatuz.
Jarraian, Bilboko Koral Elkarteko Euskeria koruak, Urko Sangronizek zuzentzen duenak, Errenazimentutik egungo musikarainoko errepertorioa jorratuko du, besteak beste Il bianco e dolce cigno, Vecchie letrose, Seal Lullaby, Fix You eta Old Joe Clark abestuz. Abesbatzakideak 17 eta 22 urte bitarteko gazteak dira, eta, azkenaldian, Edinburgoko Jaialdiaren egoitzan, Bilbao BBK Live-ri atxikitako kontzertuetan eta Mende Berria Kantuz-en izan dira. Horrez gain, Euskeriak Ejeako Lehiaketa irabazi berri du; Kantu Koraleko Sari Nazional Nagusirako sailkatu da; María Goiricelayak zuzendutako Madre coraje obran eta Calixto Bieitok zuzendutako Gabonetako Oratorioan parte hartu du; eta, laster, Ura bere bidean ekoizpenean abestuko du.
Azkenik, kontzertuari amaiera bikaina emateko, hiru taldeek batera Lore Roucok konposatutako Bizkaia kantuan himnoa kantatuko dute.
Banakako emanaldiz eta baterako amaieraz osatutako dinamika berari eutsita, ondorengo asteburuetan, lehenengo urriaren 15ean, larunbatean, Bilboko Koral Elkarteko Haurren Korua Bakioko Abesbatzarekin eta Bermeoko Izaro Abesbatzarekin batera igoko da Bermeoko Frantziskotarren Elizako agertokira, eta gero, hilaren 21ean, ostiralean, Zornotzako Korala, Abes Kimu Abesbatza, Usansoloko Orfeoia eta Bilboko Koral Elkartea Zornotzako Andre Maria Elizan bilduko dira.
Bizkaia kantuan Portugalete
Salazar Abesbatza
Zuz. / Dir.: Emma López
Desde que tú te fuiste, Txema Lorente
Dindirín dindirín, Anónimo s.XV
Fórmula éxito, Arr.: Emma López
Rapsodia Portugaluja (La Guía), popular / Arr.: Txema Lorente
Coral Santa María de Portugalete
Zuz. / Dir.: Alberto Carrera
Solistas: Maite Zárate / Juan Angel García
Maitia nun zira, Uruñuela
Maite, Pablo Sorozabal
Viento del Norte, Hermanos Agüero
La Virgen de la Guía, Arr.: Segundo Matute
Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Korua
Zuz. / Dir.: Urko Sangroniz
Pianoa: Ander Marzana
Il bianco e dolce cigno, Jacques Arcadelt
Vecchie letrose, Adrian Willaert
Seal Lullaby, Eric Whitacre
Fix You, Coldplay / Arr.: Jonathan Wikeley
Old Joe Clark, Arr.: Greg Gilpin
Bizkaia kantuan Bermeo
Izaro Abesbatza
Zuz. / Dir.: Biotz Fradua
Pianoa: Leire Egiarte
Ave Maria, Ibañez Irribarria
Ikusten duzu, Josu Elberdin
Udazken koloretan, Benito Lertxundi
Bring me a little water, Silvy, Arr.: Moira Smiley
Bakioko Abesbatza
Zuz. / Dir.: Karmele Barrena
Pianoa: Jone Alonso
O Sacrum convivium, Luigi Molfino
Cantique de Jean Racine, Gabriel Fauré
Itsasoa Gara, Ken zazpi / Arr.: Ius Perez
Azken dantza, Pantxoa ta Peio / Arr.: Beñat Egiarte
Bilboko Koral Elkarteko Haurren Korua
Zuz. / Dir.: Jose Luis Ormazabal
Pianoa: Ander Marzana
There is peace, Jim Papoulis
Tutira mai, Trad. Maorí
Uso zuria-Akerra ikusi degu, Xabier Sarasola
Shenandoah, American folk song
Dubula, Trad. Xhosa
Bizkaia kantuan Amorebieta
Coral Zornoza | Abes Kimu Abesbatza
Zuz. / Dir.: Mireia Izagirre
Pianoa:
Orfeón de Usánsolo
Bilboko Koral Elkartea
Zuz. / Dir.: Enrique Azurza
Pianoa: Ander Marzana