Bilboko Koral Elkarteak San Petersburgoko Mariinsky Antzokiko Orkestra Sinfonikoarekin L. V. Beethovenko “Bederatzigarren Sinfonia” jotzen du Santanderren

Santanderreko Jaialdi Jauregia txiki geratu zen Bilboko Koral Elkarteak San Petersburgoko Mariinsky Antzokiko Orkestra Sinfonikoarekin (Valery Gergiev bertoko zuzendari titularrak zuzenduta) eskaini zuen kontzerturako. Argenta Auditoriumeko 1.500 jesarlekuak saldu ziren L. V. Beethovenen “Bederatzigarren Sinfonia”ren kontzertu ahaztezin honetarako. Hala, publikoak zuzendari errusiarrak eskainitako bertsioaz gozatu zuen. EL DIARIO MONTAÑÉS egunkariko kritikari Ricardo Hontañónek Koralaren une artistiko ona nabarmendu zuen  bere kritikan.

Author Info

Coral de Bilbao