Anus Cividianek gurekin jarraitzen du

Joan den martxoaren 25ean, Anus Cividian bat-batean zendu zen, behar baino lehenago, eta Bilboko Koraleko familia osoa mutu utzi gintuen. Anus hogeita bost urtean baino gehiagoan izan genuen gure pianista elkartean, bai eta gure ikastetxeko irakasle ere. Haren profesionaltasun eta onberatasun paregabeek arrasto sakona utzi dute guregan. Gure pianista maitea bere lan-ibilbidea Koralean garatzeko geratu zen hirian bizitzen, beste herrialde batzuetako adiskide musikari ugarik BOSekin aritzeko egin zuten bezalaxe. Diskrezioa bereizgarri, bilbotar peto-petoa bihurtu zen, eta, gure mesederako eta bere aparteko talentua gorabehera, Koral Elkarteko bestekide bat.

Hogeita bost urte baino gehiago eman ondoren bai musikaren bai pertsonen arteko harremanen ikuspuntutik koruen entseguak antolatzen, ganbera-musika eta musika-lengoaia eskolak prestatzen… oraindik ere haren irudi irribarretsu txikia bilatzen dugu pianoaren beste aldean. Beti izango dugu gogoan zer-nolako gaitasuna zuen Anusek teklak laztanduz gure arima ere laztantzeko; izan ere, profesional bikaina zen, baina beti hartzen zuen denbora txantxa eta begirada alaiak eskaintzeko.

Jada ez dagoela oraindik barneratu gabe eta atsekabeak jota, abesten segituko dugu, airea ahoratzen dugun bakoitzean Anusen akorde konplizeak gogoan. Maite ditugunen hutsuneak gogoratzen digu zein zorionekoak izan garen haiek hurbil izateagatik. Pertsona horiek guztiak gogoan eta haiengandik jasotako guztia eskertzeko asmoz, Bilboko Koral Elkarteak, dagoeneko 132 urte beteta eta etorkizun-bokazio argiaz, apustua egiten jarraitzen du indarrean segitzen duen gizarte- eta musika-errealitate horren alde. Anus gogoan, eta harengandik jaso duguna eskertzeko xedez, datorren apirilaren 21ean, 12:30ean, koru-meza eskainiko dugu Bilboko Erruki Etxe Santuko Kaperan. Denok zaudete gonbidatuta. Goian bego, eta izan beza musika lagun.

José Miguel Lanzagorta Casans, Bilboko Koral Elkarteko Presidentea

Author Info

Coral de Bilbao