Historia
1886-2022
Bilboko Koral Elkartea 1886an sortu zen musikaren ezagutza eta hedapena bultzatzeko helburuarekin, batez ere abesbatzen esparruan. Egun, bere iraganaz jabetuta eta etorkizunarekin konprometituta, bere alderdi artistikoan hiru koru amateur ditu -haurrena, gazteena eta helduena-, zein bere nortasunarekin eszena profesionalean ezagunak; alderdi sozialean, Alderdi akademikoan, musika-irakaskuntza zentru bat proiektuaren ardatzetariko bat da eta eskola-koruen sare bati eusten dio (Eskolan kantari). Koral Elkartea ohikoa da tokiko programazioan, eta, hasiera-hasieratik, beti aritu izan da euskal musikarien lana jorratzen eta atzerrian ezagutzera ematen, besteak beste sorkuntza ugari sustatuz eta estreinatuz. Era berean, ospe handia bereganatu du maisu nabarmenekin, panoramako agertoki garrantzitsuenak zapaldu ditu, eta ia orkestra nazional guztiekin eta nazioarteko orkestra nagusiekin jardun du. Orain arteko ibilbide luzean, hainbat sari jaso ditu; garaietara egokitzen jakin du, ba grabaketetan bai zuzenekoetan tradizioa eta berrikuntza bat eginez; eta talde balioaniztun eta malgua da, estilo oso ezberdinetako errepertorioei heltzeko gai: a capella kantaturiko polifonia errenazentistatik masa sinfoniko-koral garaikide handietaraino.
Bere hastapenetako sariketak
Hasieratik bertatik azaldu zen bere nazio eta nazioarte mailako bokazioa, ondoko sariketetan parte zuelarik:
– Donostia Hiriko Nazioarteko Musika Sariketa Nagusia (1886) – Madrilgo Orfeoien Nazioarteko Lehiaketa (1887) – Gernikako Euskal Jaietako Orfeoien Lehiaketa (1888) – Bartzelonako Koralen Nazioarteko Lehiaketa (1888) – Santanderko Orfeoien Nazioarteko Lehiaketa (1890) – Donostiako Nazioarteko Musika Sariketa Nagusia (1890) – Donibane-Lohitzuneko Armonia Musika, Fanfarre eta Orfeoien Nazioarteko Lehiaketa Nagusia (1891) – Amerikaren Aurkikuntzaren IV Mendeurreneko Oroitzapenezko Lehiaketa, Madril (1892) – Bartzelonako Erakusketa Unibertsaleko Orfeoien Lehiaketa (1892) – Miarritzeko Orfeoi, Armonia Musika eta Ikasle Fanfarreen Nazioarteko Lehiaketa Nagusia (1893) – Iruñeako Orfeoi eta Banden Nazioarteko Lehiaketa (1894) – Marseille Hiriko Musiken Nazio eta Nazioarteko Lehiaketa Nagusia (1897) – Bordele Hiriko Musika, Orfeoi, Armonia eta Fanfarreen Nazioarteko Lehiaketa Nagusia (1898) – Donostia Hiriko Musikaren Nazioarteko Lehiaketa Nagusia (1902) – Bordele Hiriko Musikaren Nazioarteko Lehiaketa Nagusia (1904) – Belgikako Verviers Hiriko Taldeko Kantuaren Nazioarteko Lehiaketa (1905)
Guztietan Lehenengo Saria irabazi zelarik.
1905, Euskal Lirikari bultzada
1905etik aurrera, hasierako koruak emakumezko ahotsak hartu zituen bere baitan, behin-betiko eta modu iraunkorrean koru misto izatera pasa zelarik. Berrehun kantarirekin etapa berri bati ekin zion lehiaketa berrietara aurkezteari uko eginez. Etapa berri honetan, BILBOKO KORAL ELKARTEAK euskal opera bultzatzeko konpromisoa hartu zuen, ondoko estreinaldien bidez:
– Charles Colin-en Maitena (1909)
– José Mª Usandizagaren Mendi Mendiyan (1910)
– Santos de Inchaustiren Lide eta Ixidor (1910)
– Jesús Guridiren Mirentxu (1910)
– José Power eta Pedro MartínezenDeboika (1914)
– Jesús Guridiren Amaya (1920)
Gorabehera eta ziklo desberdinen ondoren, perfekzio maila ukitzera iritsi da gaur egun.
Zuzendariak
Bilboko Koral Elkartea, besteak beste, ondoko maisuek zuzendu dute: CletoZavala, Aureliano Valle, JesúsGuridi, Arturo Inchausti, JesúsArámbarri, Modesto Arana, Rafael Frühbeck de Burgos, Gorka Sierra, Iñaki Moreno, Joan Cabero eta, gaur egunean, Julio Gergely.
Bere koruek nazioartean ospe handi duten ondoko orkestra zuzendarien gidaritzapean jardun dute: AtaulfoArgenta, Enrique FernándezArbós, BartoloméPérez Casas, WladimirGolscham, Juan Lamote de Grignon, JasechaHorenstein, Sir MalcomSargent, Odón Alonso, Enrique García Asensio, Antoni RosMarbá, Miguel ÁngelGómezMartínez, MstislavRostropovich, TheoAlcántara, MichelPlasson, Víctor Pablo Pérez, Jan Lathan-Koening, AldoCeccato, GeorgePrete, JohnNelson, UrielSegal, JosepPons, Arturo Tamayo, JoséRamónEncinar, JerzySemkow, Juanjo Mena, YutakaSado, Martin Haselböck, MichiyoshiInoue, ChristophSpering etaJiriBelohlavek, besteak beste.
Estreinaldi azpimarragarriak
Bilboko Koral Elkarteak Espainian honakoak estreinatu ditu:
– C. Franck-en Las Bienaventuranzas (1907), Ruth (1908), Redención (1909), Rebecca (1909) etaPsyché (1919). – R. Schumann-en Fausto (1908). – R.Wagner-enLa Cena de losApóstoles (1895), Parsifal (pasarteak) (1914) etaLosMaestrosCantores (1916) (pasarteak). – F. Schubert-enCanto de losespíritussobrelasaguas (1901). – J. S. Bach-en Oratorio de Navidad (pasarteak) (1901). – E. Grieg-enMitologíaNoruegaOlavTrygvason (1901). – H. Berlioz-enLa Condenación de Fausto (1909). – J. S. Bach-en La Pasiónsegún San Mateo (pasarteak) (1912). – J. Brahms-enUn Requiem Alemán (1913). – G. Bizet-enL’Arlesienne (1916). – A. Borodin-enLas danzas del Príncipe Igor (1919). – G. Verdi-renRequiem (1934). – F. Schmitt-enSalmo XLVII (1943). – F. Mendelssohn-enElías (1953). – W. A. Mozart –enVísperasSolemnes de unConfesor (1956). – C. Orff-enCarminaBurana (1960). – R.Vaughan-Williams-enHodie (1997). – de G. Ligeti-ren Requiem (2003). – B. Britten–enSinfonía de Primavera (2012).
Eta mundu mailan:
– J. Guridi-renCuadrosVascos (1931). – J. Arámbarri-renCastilla (oratorioa) (1941). – F. Escudero-ren Illeta (kantata) (1955) eta Gernika (opera) (1987). – G. Sierra-ren Gernika (oratorioa) (1990). – M. Theodorakis-en Medea (opera) (1991). – C. A. Bernaola-renEuskadi. Euskarari Abestia (1995).
Orkestra Handiak
1986tik, Puerto Ricon bertako Orkestra Nazionalarekin eta bere zuzendari Odón Alonsoren gidaritzapean egindako biraz geroztik, kontzertu eta jaialdietan bere parte hartzea handitu du, ez soilik Espainian, baita Frantzia, Portugal eta Alemanian ere, Espainiako zein nazioarteko orkestra nagusiekin batera: Moskuko Sinfonika, Radio-Difusion Orkestra Portugaldarra,Burdeos-Akitaniako Orkestra Nazionala, Royal Philharmonic Orchestra, Budapesteko Orkestra Sinfonikoa, Tolouseko Capitoleko Orkestra Nazionala, Berlingo Orkestra Sinfonikoa, Aquisgráne-ko Orkestra Sinfonikoa, Stradivaria Ensamble-a, Pariseko Kamara Orkestra, Varsovia Sinfonia, Lyongo Orkestra Nazionala, Dresde-ko Orkestra Filarmonikoa, Lamoreux Orkestra eta BBC-ren Orkestra Sinfonikoa. Nazioarteko proiekziodun ibilbide honetan, 2006ko maiatzean Japongo hiriburuan zenbait kontzertu eskaini zituen Tokioko Orkestra Sinfoniko Metropolitanoarekin batera.Grabaketak
Bilboko Koral Elkarteak honako diskoak grabatu ditu:
– Ariel Ramírez-enMisaCriolla, Salvé Koralarekin batera, JoséCarreras tenorea eta pianoan Ariel Ramírezbera. Zuzendaria, José Luis Ocejo.
– Massenett-enHerodiade,Toulouseko Capitoleko Orkestra Nazionalarekin. Zuzendaria,MichelPlasson.
– A. GarcíaAbril-enAlegrias, Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin. Zuzendaria, Víctor Pablo Pérez.
– E. Granados-en Goyescas, Cadaqués-eko Orkestrarekin. Zuzendaria, GianandreaNoseda.
– Autore ugariren euskal musika, Agur Jaunak, Toulouseko Capitoleko Orkestra Nazionalarekin. Zuzendaria, MichelPlasson.
– J. Guridi-ren Amaya, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin. Zuzendaria, TheoAlcántara.
– J. Guridi-renElCaserío,Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin. Zuzendaria, Juan José Mena.
– J. Guridi-renAsícantanloschicos, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin. Zuzendaria, Juan José Mena.
– P. Sorozábal-en Sorozabal Hainbat obra, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin. Zuzendaria, ChristianMandeal.
– G. Puccini-renTurandot, Malagako Orkestra Filarmonikoarekin. Zuzendaria, Alexander Rahbari.
– Espainiar Konstituzioaren XXV Urteurreneko Omenezko Kontzertua (sakra musika espainiarra, europarra eta hegoamerikarra). Zuzendaria, Gorka Sierra.
– F. Escudero-ren Gernika, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin. Zuzendaria, JoséRamónEncinar.
– Pablo Sorozabal-en Katiuska (DVD) Arriaga Antzokiaren Produkzioa. Bilboko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria, David GiménezCarreras.
– 125 Urte Kantuan-Cantandodurante 125 años. Autore ugariren Euskal Musika, Bilboko Udal Bandarekin. Zuzendaria, Iñaki Urkizu.
– BBVA Gabonetako Kontzertua. Koral Elkartearen 125. urteurrena. Autore ugariren Euskal Musika, Bilboko Udal Bandarekin. Zuzendaria, Iñaki Urkizu.
– Pop Musika. Koru eta pianoarentzako pop musikaren bertsio arrakastatsuak. Zuzendaria, Urko Sangroniz.Azpimarratzeko Sariak
Bilboko Koral Elkarteak honako sariak jaso ditu azken urteetan:
– Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina (1986).
– Bilboko Komertzio, Industria eta Nabigazio Ganberaren Mendeurreneko Domina (1986).
– Bizkaiko Koruen Federazioko Urrezko Domina (1986).
– UNICEF Fundazioaren 50. Urteurreneko Domina (1996).
– Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Bazkide Kolektibo izendapena (1997).
– Andrés de Mañaricua y Nuere Saria, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik (1998).
– Sabino Arana Fundazioaren Saria, Gizarte arloan (2001).
– UNICEF Domina (2003).
– San Fernandoko Arte Ederretako Erret Akademiaren Ohorezko Domina (2005).
– Ibilaldia-Bizkaiko Ikastolen jaialdiaren Omenaldia, euskara eta folklorearen zabalpenean egindako lanagatik (2005).
– Bilbo Hiriko Urrezko Domina (2007).
– “Bizkaiko Txakolinaren Enbaxadoreak”, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izendapenaren Kontseiluak izendatua (2007).
– Dama Bilbotarra, SociedadBilbaina-aren eskutik (2013).

