31 FOMS

Batuta jaistear dago. Izan ere, irailaren 7an, osteguna, 20:00etan, Soriako Palacio de la Audiencia Antzokia musikaz beteko da Soriako Udazken Musikalaren 31. edizioaren irekierarekin. Inaugurazio kontzertu honetarako BOS Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin eta bere maisu Erik Nielsenekin batera Joseph Haydnen Sorkuntza oratorioa prestatu dugu. Gainera, Sabina Cvilak (sopranoa), Beñat Egiarte (tenorra) eta Marcin Bronikowski (baritonoa) bakarlariak izango ditugu, eta jaialdian zehar izen handiko artistak ere izango dira, hala nola Joaquín Achúcarro pianista, Ainhoa Arteta soprano ospetsua, Martin Fröst klarinetista birtuosoa eta Vicente Amigo gitarrista flamenkoa.

Author Info

Nekane Díaz