Gabonetako loteria


Zerua ilun dago; zorua, berriz, orbelez beteta. Berokia janzteko unea da. Gaztan-usaina dago, turroiak besterik ez ditugu ikusten…

Urteko garairik gozoena heltzear da, eta, Gabonetako loteria tradizionalaren bitartez, zortea banatu nahi diegu hurbilekoei. Zuek ere aukera hori izan nahi baduzue, idazkaritzan txartelak eros ditzakezue, 5 €-an. Horietatik, 4 € jokatuko dituzue, eta gainerakoa Bilboko Koral Elkartearen proiektuaren itsulapikoa betetzeko bideratuko dugu.
Author Info

Nekane Díaz