Coral Euskeria de la Coral de Bilbao

BILBOKO KORAL ELKARTEKO EUSKERIA KORUA

Bilboko Koral Elkarteko gazteen taldea 1985ean sortu zen. Lehenengo zuzendaria Luis Vázquez izan zen, hamarraldi batez, eta, ondoren, Iñaki Moreno, 2007ra arte. Orduan, Urko Sangronizek hartu zuen lekukoa.

Euskeria Koruak beti eutsi dio Haurren Korutik Bilboko Koral Elkarteko Koru Mistorako jauzia egiteko zubi izaerari. Bere errepertorioan, denetik dago, Pizkundeko musikatik hasi eta egungora bitartekoa, eta hainbatetan abestu du Alemanian eta Frantzian, baita Madrilen, Kordoban, Sevillan, Murtzian, Cartagenan, Lorcan, Burgosen, Getafen, Albaceten eta Bartzelonan ere, besteak beste. Halere, sorterriarekin ere harremanetan jarraitu du, eta bertan eskainitako emanaldien artean hauexek nabarmentzen dira: Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia; Izar & Star Pop Musikaren Zikloa; Eskolan kantari gizarte- eta hezkuntza-proiektuaren baitako kontzertuak, Arriaga Antzokian; eta Eric Whitacre konpositorearekin egindako kolaborazioa, hura Bilbon egon zenean.

Era berean, 125 Urte Kantuan – Cantando durante 125 años izeneko CDaren grabaketan parte hartu zuen, zeina Bilboko Koral Elkartearen 125. Urteurrena ospatzeko argitaratu zen, eta pop musikari eskainitako CD bat ere kaleratu du, Bilbao BBK Live jaialdian grabatua, non kontzertuetan rock kantak abestu zituen, baina koru-moldaketekin, Euskeria goes pop izenburupean. Berriki, Fernando Velázquezen lan bat estreinatu du, genero-berdintasunaren aldeko No es no – Ez beti da ez! ekimena saritzeko Sabino Arana sarien banaketa-ekitaldirako Fernando Bernuések sorturiko antzezlanerako.

Horrez gain, joan den apirilean, lehenengo saria irabazi zuen Ejea de los Caballeroseko Koru Lehiaketan, eta 2019ko Kantu Koraleko Sari Nazional Handirako izendatua izan da. Halaber, kontzertu-bira bat egin du Eskozian zehar: Edinburgoko Jaialdiaren egoitzan (The Hub), Saint Giles Katedralean eta Queen’s Hallen abestu du. Zalantzarik gabe, gertakari hori mugarria izan da koruaren historian. Era berean, une honetan, Mende Berria Kantuz zikloaren produkzioan ari da buru-belarri, Euskaltzaindiaren mendeurrenaren ospakizunen baitan.