(+34) 944 167 148 info@coraldebilbao.com

Urriak 5 – Bizkaia Kantuan

170 haur ahots Euskaldunan: Bilboko Abesbatzak organo zikloa inauguratu du

Datorren igandean, urriak 5, arratsaldeko 19:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditoriuma 8 eta 16 urte bitarteko 170 neska-mutilen indarrarekin eta freskotasunarekin beteko da. Bizkaiko abesbatza ezberdinetakoak dira eta “Organoa eta Haur Koruen Ahotsak. Bizkaia Kantuan “.

Kontzertu honek Euskalduna Bilbaok bigarren urtez jarraian ospatuko duen organo zikloa irekitzea dakar, Auditoriumaren buru den instrumentu bikain honi balioa emateko eta bere akustika aparta aprobetxatzeko asmoz. Oraingo honetan, Bilboko Korala protagonista izango da bere harrobi koralaren bitartez, Ignacio Arakistain eta Xabier Urtasun organista ospetsuekin batera eszenatokira igoko dena.

Topaketak inoiz ez bezalako ahots gazteak bilduko ditu, Bizkaiko koru talentua ikusarazteko eta belaunaldi berrien lanak gure lurraldeko musika ondarea bizirik mantentzen duela erakusteko.

Ekimen horren bidez, Bilboko Koral Elkarteak gazteen prestakuntza koralarekin eta musika gizartean inspiratu, hezi eta hurbilduko duten esperientzia artistikoak sortzearekin duen konpromisoa indartzen du.

Lortu zure sarrerak hemen

Author Info

Coral de Bilbao