Abuztuaren 22an, larunbata, Bilboko Koral Elkarteak berriz abiatuko du Aste Nagusiko hitzordu berezienetako bat: Kantuz Kantu Zubiz Zubi kontzertua, Bilboko itsasadarrean barrena egingo den ibilbide musikala.
Israel Santamaría Jazz Trioarekin batera, Bilboko Koralak zuzenean abestuko du itsasontzi batetik, Bilboko hainbat leku enblematikotan geldialdiak eginez, bertatik bertara publikoak doako emanaldiak entzuteko aukera izan dezan.
Ibilbidea eta ordutegiak honako hauek izango dira:
- 10:30 | Itsas Museoa
- 10:45 | Euskalduna Jauregia
- 11:00 | Deustuko Zubia
- 11:15 | Arrupe Pasabidea
- 11:30 | Guggenheim Museoa
- 12:00 | Zubizuri
- 12:15 | Udaletxeko Zubia
Beste behin ere, bilbotarrak eta bisitariak gonbidatu nahi ditugu zubiz zubi ibilbide musikal hau partekatzera, gure hiriaren bihotzean musika ospatuz.