NUEVA GERENCIA

Bilboko Koral Elkarteak hautaketa-prozesua amaitu ondoren, Carmen Martínez Guerra izendatu du erakundearen kudeatzaile. Gerente berriak, Iñigo Alberdi Amasorrain ordezkatuko du, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren (BOS) gerentzia hartu berri duelako. Carmen Martínez Guerrak, musikan, kudeaketan eta kultur komunikazioan prestakuntza sendoa du, baita esperientzia handia zuzendaritza artistikoan, ekoizpen sinfonikoan, jaialdien antolakuntzan, manager lanetan eta musika-proiektuen zuzendaritzan ere. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren titulartasuneko hiru kontserbatorioetan irakasle izan da. Irakaskuntza kudeaketan ere esperientzia du, Gasteizko Jesús Guridi Kontserbatorioaren zuzendaritza-taldearen kide izan baita. Carmen Martínez Guerra Musikan lizentziatua da Zeharkako Txirula espezialitatean, Musikenen, eta Bartzelonako Liceu-n, Holandan eta Ingalaterran graduondoko ikasketak egin ditu. EIO eta EGO bezalako orkestra gazteetan parte hartu du, eta orkestra eta ensemble profesionalekin kolaboratu du. Kudeaketa formakuntzari dagokionez, Kultura Kudeaketa: Arte Eszenikoak eta Musika Masterra du Musika Zientzien Institutu Konplutentsean (ICCMU) eta SGAEn, baita Kultur Erakundeen Komunikazio Kudeaketa Graduondokoa ere.

Festclásica, Espainiako Musika Klasikoaren Jaialdien Elkarteko eta European Festivals Association elkarteko kidea da, eta 2025etik Academy Jaialdiko ikaslea. Musika Kudeaketan bere ibilbide profesionala, zuzendaritza artistikoan, produkzio sinfonikoan eta manager lanetan garatu da. Horien artean, erakunde nabarmentzekoenak honako hauek dira: Arabako Antzinako Musika Astean (zuzendari artistikoa), Centro Nacional de Difusión Musical (CNDM), Auditorio Nazionala, Euskadiko Orkestra, Donostiako Musika Hamabostaldia edo Euskal Herriko Abesbatzen Konfederazioa. Proiekzio handiko artisteen agentea izan da, Fernando Velazquez konpositorea kasu. Bilboko Koral Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak eskerrak eman nahi dizkio Iñigo Alberdiri erakundearen garapenean egindako ekarpenagatik. Carmen Martínez Guerra gerente berriarekin, Bilboko Koral Elkarteak aro berri bati ekingo dio, erakundea indartzera eta musikaren bikaintasunera bideratua.

Author Info

Nekane Díaz