Azaroak 8 – Zubiaurre, San Antonio komentuan (Durango)

Azaroak 8, 20:00etan

Kontzertua Durangoko San Antonio Komentuan izango da eta Valentín María de Zubiaurre (1837 – 1914) konpositorearen musikari eskainia egongo da, XIX. mendeko euskal musikaren panoramako figura nabarmenetakoa. Gauak bere sentsibilitate erlijiosoa eta estilo erromantiko fina ezagutzeko aukera paregabea eskainiko du, arreta handiz aukeratutako lanen bidez.

Ehun urte baino gehiago harresien artean zain egon ondoren, Bilboko Koral Elkarteko emakumezko ahotsek Valentin de Zubiaurre (1837 – 1914) Errege Kaperako maisuak Durangoko San Antonioko moja klaratarrentzat konposatu zituen partiturak interpretatuko dituzte, idatzi ziren lekuan. Zubiaurrek Durangoko San Antonio komentuko emakumeen komunitatearentzat idatzi zituen latinezko, gaztelaniazko eta euskarazko testuen ia berrogeita hamar konposizioak balio handiko musika-ondare argitaragabea dira, eta Durangok XIX. mendearen azken herenean izan zuen musika-aberastasuna ulertzen laguntzen dute. Musika Zientzien Institutu Konplutentsearen ikerketa-lanaren emaitza da partitura argitaragabe horiek berreskuratzea. Kontzertuan, ondare honetako lan argitaragabeak interpretatuko dira, besteak beste, musika liturgikoa, Ama Birjinari egindako kantuak eta zortziko tempoko gabon kantak.

 

Programa

Ana Otxoa, soprano
Marta Ubieta, soprano
Mª José Zalbide, contralto
Alberto Sáez Puente, pianista
Enrique Azurza, director

Valentín María de Zubiaurre (1837-1914)
Durangoko San Antonio komenturako musika

  • Misa a 3 (1867)
    – Kyrie
    – Gloria
  • Motete “O quam suavis” (1867)
  • Salve Regina (1865)
  • Sonatina*
  • Antífona a la Virgen “Conceptio tua” (1866)
  • Himno a 4 “O Crux” (1865)
  • Venid y vamos todos (1865)
  • Zortziko “Neure amari” *
  • Letrillas a la Virgen “Virgen, madre del amor” (1865)
  • Flores a María “Venid, venid cristianos” (1868)
  • Villancico (1869) (Zortziko: O! Noche felice)

(*organorako obrak bakarrik)

Author Info

Coral de Bilbao