“Bilboko Korala Gertutik 2017” zikloa martxoaren 18an hasiko da Txurdinagako Birjinetxe Elizan kontzertua eskainiz


Elkarren segidako bigarren urtez, Bilboko Koral Elkarteak kontzertuen ziklo bat antolatu du bere taldeak Bilboko hainbat auzotara eramateko. Oraingoan, sei barrutitan kantatuko dute, zehazki sei elizatan, zeinak prest agertu diren proiektu hau aurrera ateratzen laguntzeko. Koralak eta Kultur Sailak beren ahaleginak batu dituzte ekimen hau sustatuta bilbotar gehiagorengana iristeko, musika auzoetara gerturatuta eta Korala urte osoan ohikoen dituen agertokietatik aterata. CAFÉS BAQUÉ, proiektuarekin bat eginda, babeslea izango da EL CORREO egunkariarekin batera.

Zikloa inauguratzeko kontzertuko protagonista Bilboko Koral Elkarteko Musika Ikastetxeko Gitarren Orkestra izango da, Leonardo Alonsok zuzendua, baita Koraleko Kantu-ikasleak ere, pianoan beren irakasle Marta Ubietak lagunduta abestuko dutenak. Larunbateko kontzertua 19:00etan hasiko da.

Bigarren kontzertua martxoaren 24an izango da, Atxuriko Enkarnazio Elizan, eta Bilboko Korala Enrique Azurzak zuzenduta eta pianoan Anus Cividianek lagunduta ariko da. San Luis Beltran Elizan, berriz, “Jesús Guridi” Orkestrak eskainiko du emanaldia, Radu Hanzearen zuzendaritzapean apirilaren 1ean.  Bestetik, Euskeria Koruak Salbatzailearen Parrokian abestuko du apirilak 7 an. Urko Sangronizek zuzentzen duen gazteen koruak Erlijio Musikaz osaturiko programa eskainiko du, apirilaren 29an, Zorrotzan, Ama Mirarigilearen Elizan. Korua osatzen duten hirurogei neska-mutilak José Luis Ormazabalek zuzentzen ditu, eta programa zabala abesten dute. Zikloari amaiera emateko, “Jesús Guridi” Orkestrak berriz abestuko du, maiatzaren 6an, Deustuko San Felicisimo Parrokian. Kontzertu horretan, Koralak aurten abiaturiko Organo Gelako ikasleek hainbat obra joko dituzte.

Abeslari eta musikarien artean, guztira 250 lagunek hartuko dute parte sei kontzertuetan, sarrera doakoa izanik.

 

Conciertos de la Coral de Bilbao por los barrios

 

Author Info

Coral de Bilbao