{"id":24615,"date":"2024-05-05T16:59:40","date_gmt":"2024-05-05T14:59:40","guid":{"rendered":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/bkg2024\/"},"modified":"2024-05-22T18:24:22","modified_gmt":"2024-05-22T16:24:22","slug":"bkg2024","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/bkg2024\/","title":{"rendered":"Bilboko Korala Gertutik 2024"},"content":{"rendered":"<p><b>UDALAK ETA BILBOKO KORAL ELKARTEAK <\/b><b><i>BILBOKO KORALA GERTUTIK<\/i><\/b><b> ZIKLOA BERRITU DUTE, JAIALDI-ERAN ANTOLATUZ ETA PROTAGONISMOA BERTAKO TALENTUARI EMANEZ<\/b><\/p>\n<ul>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Zikloaren zortzigarren edizioan, doako sei kontzertu eskainiko dira Hiriko hainbat auzotan, maiatzean eta ekainean.<\/b><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Bilboko Koral Elkarteko 300 interprete, koralista eta instrumentu-taldeetako kide baino gehiago beren musika partekatzeko eta bikaintasun artistiko eta akademikoa erakusteko batuko dira.<\/b><\/li>\n<\/ul>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Zortzigarren urtez jarraian, <\/span><b>Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Elkarteak sustatutako Bilboko Korala Gertutik<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> zikloak <\/span><b>doako sei kontzertu <\/b><span style=\"font-weight: 400;\">eskainiko ditu <\/span><b>Hiriko hainbat barrutitan, maiatzean eta ekainean<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">. Emanaldiak, hil horietako zenbait ostiral eta larunbatetan hiriko toki enblematikoetan egingo direnak, paregabeko kultur esperientzia izango dira bertaratzen direnentzat.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Izan ere, Bilboko Koral Elkarteko<\/span><b> 300 interprete, koralista eta instrumentu-taldeetako kide baino gehiago<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> beren musika partekatzeko eta Bizkaiko hiriburuan dagoen bikaintasun artistiko eta akademikoa erakusteko batuko dira.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Zikloa <\/span><b>maiatzaren 17an hasiko da, 20:00etan<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, Erruki Etxe Santuko Kaperan, <\/span><b>Aureliano Valle eta Jesus Guridi orkestrak<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> aurkeztuz, Bilboko Koral Elkartearen Musika-ikastetxeko ikasleek osatzen dituztenak.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hurrengo egunean, <\/span><b>maiatzaren 18an, 18:00etan<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, Zabalako <\/span><b>Conde de Aresti Egoitzan<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, gazteen Euskeria koruaren eta Bilboko Koral Elkarteko ikasleen gurasoek osatutako Alegro koruaren txanda izango da.\u00a0\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hirugarren emanaldia <\/span><b>maiatzaren 24an, ostiralean, <\/b><span style=\"font-weight: 400;\">izango da, <\/span><b>20:00etan, Abandoko San Bizente Martiriaren Elizan<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, non <\/span><b>Gorabide Koralak, Gaude Bizkaia Elkartearen Alai Abesbatzak eta Logro\u00f1oko Igual a ti<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> koruak kontzertua eskainiko duten. Hirurak ere adimen-desgaitasuna duten pertsonekin aritzen dira, musikan beren talentua adierazteko beste modu bat aurkitzen dutenekin, hain zuzen ere.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Beste kontzertu bat, <\/span><b>Organo-ikasleena eta Kantu-ikasleena, <\/b><span style=\"font-weight: 400;\">zehazki, <\/span><b>maiatzaren 31n izango da, 20:00etan<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, Alde Zaharreko Joan Santuen Elizan.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Horrez gain, <\/span><b>ekainaren 11n, 11:00etan, Erruki Etxe Santuko Kaperan, Basurtun, Eskolan Kantarik<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> kontzertu zirraragarria eskainiko du, <\/span><b>Basozelai Gaztelu, Tiboli, Mujika, Kontxa eta Scientia Bilbao Ikastetxea eskoletako <\/b><span style=\"font-weight: 400;\">koralisten eskutik.\u00a0\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Azkenik, <\/span><b>ekainaren 7an, 18:30ean, Santutxuko \u00c1ngeles Custodios Ikastetxeko Kaperan<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, Eskolan Kantarik beste emanaldi bat eskainiko du. Horrela, zikloari amaiera emateko ekitaldiko protagonistak <\/span><b>etxeko txikienak <\/b><span style=\"font-weight: 400;\">izango dira, alegia, <\/span><b>Bilboko Koral Elkarteak<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> koru-prestakuntza ingurune zaurgarrietara eta irakaskuntza orokorreko ikastetxeetara eramateko garatzen duen <\/span><b>gizarte- eta hezkuntza-proiektuko<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> kideak.\u00a0<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>UDALAK ETA BILBOKO KORAL ELKARTEAK BILBOKO KORALA GERTUTIK ZIKLOA BERRITU DUTE, JAIALDI-ERAN ANTOLATUZ ETA PROTAGONISMOA BERTAKO TALENTUARI EMANEZ Zikloaren zortzigarren edizioan, doako sei kontzertu eskainiko dira Hiriko hainbat auzotan, maiatzean eta ekainean. Bilboko Koral Elkarteko 300 interprete, koralista eta instrumentu-taldeetako kide baino gehiago beren musika partekatzeko eta bikaintasun artistiko eta akademikoa erakusteko batuko dira. Zortzigarren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":24611,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[3,30,49],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24615"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=24615"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24615\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":24638,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24615\/revisions\/24638"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/24611"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24615"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24615"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24615"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}