{"id":24452,"date":"2024-03-25T22:28:25","date_gmt":"2024-03-25T21:28:25","guid":{"rendered":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/cdlapasionzubiaurre\/"},"modified":"2024-03-25T22:33:17","modified_gmt":"2024-03-25T21:33:17","slug":"cdlapasionzubiaurre","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/cdlapasionzubiaurre\/","title":{"rendered":"La Pasi\u00f3n x Zubiaurre | CD"},"content":{"rendered":"<p><b>Valentin Mar\u00eda Zubiaurreren <\/b><b><i>La Pasi\u00f3n de Nuestro Se\u00f1or Jesucristo<\/i><\/b><b>, mende eta erdi geroago editatua, grabatua, estreinatua eta argitaratua<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">\u00a0<\/span><\/p>\n<p><b>Valentin Mar\u00eda Zubiaurre konpositorearen maisulanak argia ikusi eta nazioarteko musika-komunitatearen interesa piztu du, Bilboko Koral Elkartearen, Erromako Espainiako Akademiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren baterako ahaleginari esker<\/b><\/p>\n<p><b>Grabazioan, Bilboko Koral Elkarteak ez ezik, Ana Otxoa, Be\u00f1at Egiarte, Julen Garc\u00eda, Juan Laborer\u00eda, Alberto S\u00e1ez Puente eta Ander Marzana artista nabarmenek ere parte hartu dute, Enrique Azurzaren zuzendaritzapean<\/b><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><iframe title=\"La Pasi\u00f3n, Zubiaurre\" width=\"675\" height=\"380\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/IS9G-3rZGYA?feature=oembed&#038;wmode=opaque\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p><b>Bilbon, 2024ko martxoaren 25ean<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> &#8211; Bilboko Koral Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Valentin Mar\u00eda Zubiaurre konpositorearen (Garai, Bizkaia, 1837ko otsailak 14 &#8211; Madril, 1914ko urtarrilak 13) <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">La Pasi\u00f3n de Nuestro Se\u00f1or Jesucristo<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">\u00a0 diskoa aurkeztu dute. Maisulan hau, inoiz grabatu eta jendaurrean interpretatu gabea, 1874an konposatu zuen Zubiaurrek, Erromako Espainiako Akademian egin zuen egonaldiaren ordainetan, erakunde horren lehen bekaduna izanik. Grabazioan, Enrique Azurzaren zuzendaritzapean, artista nabarmenek hartu dute parte, hala nola Ana Otxoak (sopranoa), Be\u00f1at Egiartek (tenorra), Julen Garc\u00edak (baritonoa), Juan Laborer\u00edak (baritonoa), Alberto S\u00e1ez Puente (pianista eta organista) eta Ander Marzanak (pianista). Era berean, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Tramak gorrian <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">azalaren diseinua Manu Muniategiandikoetxea artistak egin du, hura ere Erromako Espainiako Akademiaren bekaduna, 2023an; partitura \u00c1ngel Brizek editatu du, eta soinu-erregistroa Jean Michel Olivares teknikariak, 2022ko azaroan, Bilboko Santa Monika komentuan.<\/span><\/p>\n<img loading=\"lazy\" class=\"alignnone size-medium wp-image-24460\" src=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2024\/03\/presLaPasion_4-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2024\/03\/presLaPasion_4-300x200.jpg 300w, https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2024\/03\/presLaPasion_4-1024x683.jpg 1024w, https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2024\/03\/presLaPasion_4-768x512.jpg 768w, https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2024\/03\/presLaPasion_4-1536x1024.jpg 1536w, https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2024\/03\/presLaPasion_4-2048x1365.jpg 2048w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Grabazio honen atzean, Otilia Fidalgo musikologo ospetsuak zuzendutako ikerketa zehatza dago, eta diskoko oharrak ere hark idatzi ditu. Haren lanak Zubiaurreren partituraren garrantzi historiko eta artistikoa azaleratu du, konpositorearen bizitzari eta obrari buruzko xehetasun liluragarriak ezagutarazteaz batera. Azkenaldian XIX. mendeko musika berreskuratzeko ahalegina egin bada ere, erlijio-musikaren alorreko hutsune historiografikoak esanguratsuak dira oraindik. Valentin Zubiaurre berriz ezagunak izateko zain dauden garai hartako konpositore nabarmenetakoa da. Izan ere, haren erlijio-corpusa ahanzturaren loaldian izan da artxibategietan gaur egun arte, eta orain hasi da musikologiaren eta zenbait musika-erakunderen interesa pizten; hala, hura berreskuratzeko hainbat ekimen abiatu dira.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Musikagilea balioesteko eta bidegabeki ahaztutako musika-corpusa agerian jartzeko nahiak hainbat erakunde motibatu ditu, hala nola ehun urtetik gorako Bilboko Koral Elkartea eta Erromako Espainiako Akademia, bere 150. urteurrenean, baita Bizkaiko Foru Aldundia, Etxepare eta Eusko Jaurlaritza lurraldeko erakundeak ere. Leku horiek konpositorearen ibilbide musikaleko une gorenak ondo baino hobeto laburbiltzen dituen ardatza osatzen dute. Garaik jaiotzen ikusi zuen, Bilbok musikaren munduko ateak ireki zizkion, Nicol\u00e1s Ledesma maisuaren eskutik Santiago Elizako kaperako kantari hasi zenean, aldi berean hiriko udal musika-eskolan trebatzen ari zela. Bestalde, Erromak Europari angelu berrietatik begiratzeko beharrezko ikuspegia eman zion. Azkenik, bere ibilbide profesionala Madrilen sendotu zen, lau hamarkadan Errege Kaperako maisua izanez, eta leku horretan bertan entzun ziren lehen aldiz, 2023ko martxoan, obra honen akordeak.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a data-flickr-embed='true' href='https:\/\/www.flickr.com\/photos\/sociedadcoraldebilbao\/albums\/72177720307119712\/' title='LA PASI\u00d3N | ZUBIAURRE by Sociedad Coral de Bilbao, on Flickr'><img src='https:\/\/live.staticflickr.com\/65535\/52780987697_40e6c476ef_z.jpg' width='800' height='600' alt='La Pasi\u00f3n | Zubiaurre'><\/a><script async src='https:\/\/embedr.flickr.com\/assets\/client-code.js' charset='utf-8'><\/script><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">\u00a0<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Oratorio hau, Valentin Mar\u00eda Zubiaurrek maisuki konposatua, bederatzi mugimenduz osatuta dago; modu hunkigarri eta dramatikoan, Gure Jaunaren pasioaren gertaerak San Mateoren arabera kontatzen dituzte. <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Preludio<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> ikusgarriarekin hasita, obrak <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">In illo tempore dixit Jesus<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> sakonarekin jarraitzen du, non tenorraren ahotsa eta korua uztartzen diren. Ondoren, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Et fecerunt discipuli<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> iradokitzailea dator, protagonista baritonoa eta korua dituena, eta gero <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Et accipiens calicem<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> solemnea, tenorrak, baritonoak, baxuak eta koruak abestua. Jarraian, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Et assumpto Petro<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> hunkigarriak sopranoaren ahotsa nabarmentzen du, eta <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">At illi tenentes Jesum<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> zirraragarriak ahots guztiak batzen ditu konposizio txundigarrian. <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Principes autem sacerdotum<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> pasartea, tonu ilunagoa duena, baxuak eta koruak kantatzen dute. Horren ostean, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Postquam autem crucifixerunt eum<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> lazgarriak ahots-hirukotea dakarkigu bizitasun emozional sakoneko unean. Azkenik, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Finale<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> dotoreak berriro sopranoaren, tenorraren, baxuaren, baritonoaren eta koruaren ahotsekin ematen dio amaiera obrari.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Grabazio honekin, Bilboko Koral Elkarteak aurrera jarraitu du euskal musika-ondareko ahaztutako beste lan batzuk berreskuratzeko eta zabaltzeko helburua betetzeko bidean, eta, nahiz eta diskoa ez dagoen salgai, Bilboko Koral Elkarteko bazkideei eta erakundearen babesleei eskerrak emateko testigantza baliotsua da, publikoaren eskura <\/span><a href=\"https:\/\/open.spotify.com\/intl-es\/album\/5I1fnxnVNQ8gPZaR0KRNKJ\"><span style=\"font-weight: 400;\">Spotify<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400;\"> banaketa digitaleko plataformaren bidez dagoena.<\/span><\/p>\n<p><iframe title=\"Spotify Embed: La Pasi\u00f3n de Nuestro Se\u00f1or Jesucristo\" style=\"border-radius: 12px\" width=\"100%\" height=\"352\" frameborder=\"0\" allowfullscreen allow=\"autoplay; clipboard-write; encrypted-media; fullscreen; picture-in-picture\" loading=\"lazy\" src=\"https:\/\/open.spotify.com\/embed\/album\/5I1fnxnVNQ8gPZaR0KRNKJ?utm_source=oembed\"><\/iframe><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Valentin Mar\u00eda Zubiaurreren La Pasi\u00f3n de Nuestro Se\u00f1or Jesucristo, mende eta erdi geroago editatua, grabatua, estreinatua eta argitaratua\u00a0 Valentin Mar\u00eda Zubiaurre konpositorearen maisulanak argia ikusi eta nazioarteko musika-komunitatearen interesa piztu du, Bilboko Koral Elkartearen, Erromako Espainiako Akademiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren baterako ahaleginari esker Grabazioan, Bilboko Koral Elkarteak ez ezik, Ana Otxoa, Be\u00f1at [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":24457,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[3,49],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24452"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=24452"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24452\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":24465,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24452\/revisions\/24465"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/24457"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24452"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24452"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24452"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}