{"id":22006,"date":"2022-04-01T16:35:40","date_gmt":"2022-04-01T14:35:40","guid":{"rendered":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/bkg2022\/"},"modified":"2022-05-05T18:57:02","modified_gmt":"2022-05-05T16:57:02","slug":"bkg2022","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/bkg2022\/","title":{"rendered":"BKG 2022"},"content":{"rendered":"<h5 class=\"p1\"><b>Bilboko Udalak musikaz beteko ditu hiriko auzoak, Bilboko Korala Gertutik zikloa abiatuta<\/b><\/h5>\n<h6 class=\"p1\"><b>Kontzertuak Bilboko Koral Elkarteko hainbat taldek eskainiko dituzte, eta BM Supermerkatuak-en eta El Correo egunkariaren babesa izango dute<\/b><\/h6>\n<h6 class=\"p1\"><b>Maiatzeko eta ekaineko hainbat ostiral eta larunbatetan, hiriko artistek doako errezitalak eskainiko dituzte, 20:00etan<\/b><\/h6>\n<p class=\"p1\"><strong>Bilbon, 2022ko maiatzaren 5ean<\/strong>.<span class=\"Apple-converted-space\">\u00a0 <\/span>Bilboko Udalak Bilboko Korala Gertutik zikloaren zazpigarren edizioa abiatuko du, zeina, beti bezala, Bilboko Koral Elkartearekin batera garatuko duen, hiriko hainbat barrutitan kontzertuak eskaintzeko. Doako emanaldiak 20:00etan izango dira, auzoetako elizetan, eta aipatu musika-erakundeko koruetako eta instrumentu-taldeetako bertoko 200 kide baino gehiago bilduko dituzte.<\/p>\n<p class=\"p1\">Kontzertu-ziklo honen helburua da publikoarengan, oro har, musika koralarekiko zaletasuna sustatzea eta Bilboko Koral Elkarteak herri-agertokietan egiten duen lan akademiko eta artistikoa erakustea. Udal-ekimenari BM Supermerkatuak, Bilboko barrutietan oso hedatuta dagoen enpresa-taldea, eta El Correo, komunikazio-arloko aliatu gisa, batu zaizkio.<\/p>\n<p class=\"p1\">Hasiera Jes\u00fas Guridi orkestrak emango dio, maiatzaren 7an, larunbatean, Zorrotzako Ama Mirarigilearen Elizan, egitarau zabala joz: Peer Gynten <i>Suite<\/i>, <i>Intxaur-hauskailua<\/i> eta errepertorio euskalduneko <i>O\u00f1azez<\/i> eta <i>Euskal Festara<\/i>, besteak beste.<\/p>\n<p class=\"p1\">Hurrengo emanaldia Euskeriako gazteek, Deustuko Unibertsitateko Abesbatzak eta Ibarrekolanda BHIko koruak eskainiko dute, denak ere Bilboko Koral Elkartearen babespean. Abandon izango da, Aita Jesuiten Egoitzan, maiatzaren 20an, ostiralean, eta erlijio-musikako obrak, <i>a capella<\/i> abestuak eta pianoaz lagundutakoak kantatuko dituzte.<\/p>\n<p class=\"p1\">Maiatzaren 27an, ostiralean, zikloaren erdialdera iritsita, koruen anaia zaharrak, alegia, koru mistoak, besteren artean Faur\u00e9ren, Haydnen, Aita Donostiaren eta Usandizagaren obrak abestuko ditu Iralabarriko San Antonio Elizan; gainera, abestien artean, organo-interludioak izango dira.<\/p>\n<p class=\"p1\">Ekainaren 10ean, ostiralean, Alegro Abesbatzaren eta Gorabide Koralaren alaitasuna eta grina Basurtuko Sortzez Garbiaren Eliza osoan zabalduko dira, herri-kantutegiko doinu tipikoen eta kontzertu honetarako propio sortutako koreografien bitartez.<\/p>\n<p class=\"p1\">Zikloari amaiera emateko, ekainaren 17an, ostiralean, organo-ikasleek Santa Monika Monasterioan joko dute; bilkura zoragarria aurtengo ikasturtean egindako lanaz gozatzeko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bilboko Udalak musikaz beteko ditu hiriko auzoak, Bilboko Korala Gertutik zikloa abiatuta Kontzertuak Bilboko Koral Elkarteko hainbat taldek eskainiko dituzte, eta BM Supermerkatuak-en eta El Correo egunkariaren babesa izango dute Maiatzeko eta ekaineko hainbat ostiral eta larunbatetan, hiriko artistek doako errezitalak eskainiko dituzte, 20:00etan Bilbon, 2022ko maiatzaren 5ean.\u00a0 Bilboko Udalak Bilboko Korala Gertutik zikloaren zazpigarren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":22029,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[3,49],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22006"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=22006"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22006\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":22033,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22006\/revisions\/22033"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/22029"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=22006"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=22006"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=22006"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}