{"id":21308,"date":"2021-06-10T09:41:10","date_gmt":"2021-06-10T07:41:10","guid":{"rendered":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/bkg2021\/"},"modified":"2021-06-10T09:47:02","modified_gmt":"2021-06-10T07:47:02","slug":"bkg2021","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/bkg2021\/","title":{"rendered":"Bilboko Korala Gertutik 2021"},"content":{"rendered":"<h5><span style=\"color: #000000;\"><strong>BILBOKO UDALAK GANBERA-MUSIKAKO 4 KONTZERTU PROPOSATU DITU EKAINEAN, \u201cBILBOKO KORALA GERTUTIK\u201d ZIKLOAREKIN<\/strong><\/span><\/h5>\n<h6><span style=\"color: #000000;\">Emanaldietan, Bilboko Koral Elkarteko organoko, instrumentuerrepertorioko, gitarrako eta pianoko ikasleek parte hartuko dute, baita umeen abesbatzak eta abesbatza mistoak ere.<\/span><\/h6>\n<h6><span style=\"color: #000000;\">Bertoko talentuak gure uriko lau eliza musika koralez zipriztinduko ditu, entzuleen eta artisten segurtasuna bermatzeko higiene- eta osasun-neurri guztiak hartuta betiere.<\/span><\/h6>\n<p><span style=\"color: #000000;\">Bilboko Udalak Bilboko Korala Gertutik zikloaren bosgarren edizioa antolatu du aurtengo ekainean. Ganbera-musikako ziklo honek lau kontzertu eskainiko ditu uriko zenbait barrutitan, Bilboko Koral Elkarteko koru- eta instrumentu-taldeetako hemengo interpreteekin.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000;\">Kontzertu hauek Deustun, Txurdinagan, Uribarrin eta Zorrotzan egingo dira. Beraien bidez, Udalaren asmoa da musika koralarenganako zaletasuna bultzatzea jendearen artean, eta kultura auzo guztietara hurbiltzea. Gainera, hemengo talentua eta Bilboko Koral Elkartearen irakaskuntzaren eta artearen alorretako lana erakutsi nahi ditu.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"color: #000000;\"><strong>PROGRAMAZIOA<br \/>\nUztailaren 12a, zapatua: 13:00etan.<\/strong> El Salvador eliza, Uribarrin. Lehenbiziko kontzertua El Salvador elizan izango da ekainaren 12an, zapatua, 13:00etan. Leonardo Alonsok gidatutako gitarra-orkestraren eta musika-ikastegiko piano-ikasleen ikasturte honetako lana gozatuko dute Uribarriko bizilagunek.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000;\"><strong>Uztailaren 12a, zapatua: 20:15ean.<\/strong> Txurdinagako Santa M\u00f3nicako monasterioa. Egun berean, arratsaldeko 20:15ean, Alberto S\u00e1ez Puenteren organoko eta instrumentuerrepertorioko ikasleek Txurdinagako publikoa txundituko dute Santa M\u00f3nicako monasteriotik, Agustindar ahizpek ondo gordeta duten harribitxiarekin: Graafen zigiluko organoa.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000;\"><strong>Ekainaren 13a, domeka. 18:00etan<\/strong>. San Felic\u00edsimo eliza, Deustun Hurrengo egunean, ekainaren 13an, domeka, 18:00etan, solemnitatez jantziko da Deustuko San Felic\u00edsimo eliza, Gabriel Faur\u00e9ren R\u00e9quiem Op. 48 lanarekin. Bilboko Koral Elkarteko helduen abesbatzak emango duen kontzertu hau \u2013Enrique Azurtzaren zuzendaritzapean eta Alberto S\u00e1ez Puente organoan dela\u2013 Larraitz Navas sopranoaren eta Sabas Balanzategi baritonoaren debuta izango da.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000;\"><strong>Ekainaren 25a, barikua 20:00etan<\/strong>. Zorrotzako Mirarien Dominaren Gure Amaren eliza. Astebeteko atsedenaldiaren ondoren, zikloari amaiera emateko, hilaren 25a, barikua, 20:00etan, Jose Luis Ormazabalen ikasle gazteenen txanda izango da, Zorrotzako Mirarien Dominaren Gure Amaren elizan. Horrela, entzuleek Bilbotik munduko hainbat lekutara bidaiatuko dute umeen abesbatzako ahots zuriek interpretatuko duten errepertorio folklorikoari esker.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"color: #000000;\">Sarrerari eta osasun-arauei dagokienez, indarrean dagoen araudia bete behar da. Sarrera doakoa izango da, edukia bete arte. Hasiera baino ordu erdi lehenago irekiko da atea. Ilara egin beharko da, segurtasun-tartea errespetatuz. Maskara nahitaez erabili beharko da, eta eskuak gel hidroalkoholikoz garbitu.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"color: #000000;\"><strong>AGENDA<\/strong><\/span><br \/>\n<span style=\"color: #000000;\">12 | 13:00 | URIBARRI (El Salvador eliza) | Pianoko eta gitarrako ikasleak<\/span><br \/>\n<span style=\"color: #000000;\">12 | 20:15 | TXURDINAGA (Santa M\u00f3nicako monasterioa) | Organoko eta errepertorioko ikasleak<\/span><br \/>\n<span style=\"color: #000000;\">13 | 18:00 | DEUSTU (San Felic\u00edsimo eliza) | Bilboko Koral Elkartea<\/span><br \/>\n<span style=\"color: #000000;\">25 | 20:00 | ZORROTZA (Mirarien Dominaren Gure Amaren eliza) | Bilboko Koral Elkarteko umeen abesbatza<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000;\">Udal ekimen honekin bat egingo du BM Supermercados taldeak, Bilboko auzoetan presentzia handia duenak.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>BILBOKO UDALAK GANBERA-MUSIKAKO 4 KONTZERTU PROPOSATU DITU EKAINEAN, \u201cBILBOKO KORALA GERTUTIK\u201d ZIKLOAREKIN Emanaldietan, Bilboko Koral Elkarteko organoko, instrumentuerrepertorioko, gitarrako eta pianoko ikasleek parte hartuko dute, baita umeen abesbatzak eta abesbatza mistoak ere. Bertoko talentuak gure uriko lau eliza musika koralez zipriztinduko ditu, entzuleen eta artisten segurtasuna bermatzeko higiene- eta osasun-neurri guztiak hartuta betiere. Bilboko Udalak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":21304,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[3,30,49],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21308"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=21308"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21308\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":21316,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21308\/revisions\/21316"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/21304"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=21308"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=21308"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=21308"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}