{"id":19257,"date":"2019-12-05T13:25:00","date_gmt":"2019-12-05T12:25:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/?p=19257"},"modified":"2019-12-18T15:39:18","modified_gmt":"2019-12-18T14:39:18","slug":"gabonetakosoinuak2019","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/gabonetakosoinuak2019\/","title":{"rendered":"GABONETAKO SOINUAK 2019"},"content":{"rendered":"\n<p><strong>Bizkaiko ahots zuriek musika jarriko diete\nGabonei Gabonetako Soinuak kontzertuan<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>2019ko abenduaren 14an, larunbatean, Gabonetako\nkontzerturik ezagunena emango dute, haurrak protagonista eta haurrei eskainia.\nKontzertuak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta &#8220;la Caixa&#8221;-ren laguntza\nizango du<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Eskolan Kantari eta Bilboko Koral Elkarteko Haurren\nKoruko umeak berriz bilduko dira, hamargarren urtez jarraian, <\/strong><strong>Gernikako Gaudeamus <\/strong><strong>Koraleko eta <\/strong><strong>Leioako Kantika<\/strong><strong> Koraleko haurrekin, Euskalduna Jauregiko\nagertokian<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><em>Bilbon, 2019ko abenduaren 5ean.<\/em> Gabonetako Soinuak, Bilboko Koral Elkarteak Bizkaiko\nForu Aldundiaren eta &#8220;la Caixa&#8221;-ren laguntzarekin antolatzen duen\nkontzertua, data garrantzitsua da euskal abendualdian. Aurreko edizioetan\nizandako arrakastarengatik laudatua, Bizkaiko talenturik gazteenak abestuz\nospatuko ditu berriro Gabonak, Bilbon.<\/p>\n\n\n\n<p>Aurkezpenean, Lorea Bilbao Euskara eta\nKultura sailburuak azpimarratu du Gabonetako Soinuak maila handiko kontzertua\ndela, non kalitate handiko ahots zuriek argi eta garbi erakusten diguten\ntalentua bizirik dagoela Bizkaian, lurraldeko ahotsek badutela etorkizuna,\nzalantza barik, eta horren adierazgarri gaur aurkezten ari garen musika-ekitaldi\nhau dela, gaztetasuna, talentua eta kalitatea bat eginda.<\/p>\n\n\n\n<p>Era berean, CaixaBanken Erakundeen\nZentroaren zuzendari Bizkaian Elena Abandok nabarmendu du &#8220;la Caixa&#8221;\nBanku Fundazioak 43,6 milioi euro eskaini zizkiola iaz, CaixaBanken bulegoen\nbidez, tokiko gizarte-proiektuak laguntzeari. Euskadiko kasuan, 2018an\n1.376.464 \u20ac izan ziren, eta diru horrekin 247 ekintza burutu ziren. Gizarte\nEkintza Deszentralizatua deritzonaren bidez, tamaina txiki, baina garrantzi\nhandiko proiektuek laguntza jasotzen dute finantza-erakundeak jarduten duen\nlurraldeetan, eta &#8220;la Caixa&#8221; Banku Fundazioak antolatzen dituen\nprograma handiak osatzen dira. Fundazio hau Estatuko lehenengo pribatua izan\nzen, eta munduko garrantzitsuenetakoa da; 2019an, 545 milioi euroko aurrekontua\nizan du.<\/p>\n\n\n\n<p>Azkenik, Bilboko Koral Elkarteko\nkudeatzaile I\u00f1igo Alberdik adierazi du kontzertu honetan, abeslarien\nahots-kalitatea bikaina izateaz gain, hainbat esparrutako ehunka gazte biltzen\ndirela agertokian. Giro jatorreko baterako kantua, entzuten duen orori energia\npositiboa kutsatzen diona.<\/p>\n\n\n\n<p>Kontzertuari hasiera emateko, Bilboko\nKoral Elkarteko ahots gazteenek <em>Fum, fum,\nfum<\/em>, <em>A la nanita nana<\/em>, <em>All is calm sleep in peace <\/em>eta <em>I\u2019m goin\u2019 up a yonder<\/em> kantatuko dituzte,\nAlberto S\u00e1ez Puente pianistak lagunduta; eta, ondoren, Eskolan Kantariko\nhirurogeita bost koralistarekin batera, <em>Kanta\nGabon Kanta<\/em>, <em>Feliz a\u00f1o nuevo<\/em> eta <em>Siyahamba.<\/em> Koralista horiek Egiluze\nikastetxeko, Basauri Basozelaiko eta Deusto Eskolako ikasleak dira, eta\nikastetxeok Bilboko Koral Elkartearen gizarte- eta hezkuntza-programan izena\nemanda daude. Jarraian, Jose Luis Ormazabalek Julia Foruriari emango dio\nzuzendari-makila, eta Jon Artetxek pianoaz, Nerea Quincocesek bateriaz, Gorka\nArangurenek tronpetaz, eta Olatz Telletxea bakarlariak eta Gaudeamus Koraleko\nahots guztiek lagunduta, Gabonetako berezko egitaraua garatuko dute: <em>Ela-ela, Birjina maite, Nobody knows the\ntrouble i\u2019ve seen, Adeste<\/em> <em>fideles<\/em>\neta <em>All I want for Christmas is you<\/em>.&nbsp; Gero, Kantika Koralak, Basilio Astulezek\nzuzenduta, eta Itxaso Sainz de la Maza pianoaz, Ander Lekuek perkusioaz, Iratxe\nCeak txirulaz, eta&nbsp; Ninbe Solana eta\nMaider Biguri bakarlariek lagunduta, <em>Riu\nriu chiu, No\u00ebl des enfants, A puppet\u2019s dream, Non degu, non?, Flowers<\/em> eta <em>Wau Bulan <\/em>obrak kantatuko ditu. Azkenik,\nhiru talde nagusiek batera <em>Villancico\ntropical<\/em> abestuko dute, eta, Eskolan Kantarirekin batera, entzule guztiak <em>Hator, hator<\/em> abestera animatuko dituzte.<\/p>\n\n\n\n<p>Egitarauan, ibilbide zabala egiten da\nlurralde eta garaiei dagokienez, eta, hala, Gabonetako epeltasun berezi horrek\nEuskalduna Jauregian izango den bi mila entzule pasatxo bilduko du. Kontzertu\nhonetan, txikienen ilusioak helduak kutsatzen ditu, eta Xabier Madariagaren\neskutik, hark bideratuko baitu ekitaldia, publikoak giro magikoaz gozatu ahal\nizango du. Sarrerak salgai daude dagoeneko, bai leihatila fisikoan bai\nbirtualean (<a href=\"https:\/\/www.euskalduna.eus\/eventos\/gabonetako-soinuak-2019\/\">https:\/\/www.euskalduna.eus\/eventos\/gabonetako-soinuak-2019\/<\/a>),\n5,5 \u20ac eta 16,5 \u20ac bitartean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bizkaiko ahots zuriek musika jarriko diete Gabonei Gabonetako Soinuak kontzertuan 2019ko abenduaren 14an, larunbatean, Gabonetako kontzerturik ezagunena emango dute, haurrak protagonista eta haurrei eskainia. Kontzertuak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta &#8220;la Caixa&#8221;-ren laguntza izango du Eskolan Kantari eta Bilboko Koral Elkarteko Haurren Koruko umeak berriz bilduko dira, hamargarren urtez jarraian, Gernikako Gaudeamus Koraleko eta Leioako Kantika [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":19022,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[3,49],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19257"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=19257"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19257\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":19258,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19257\/revisions\/19258"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/19022"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=19257"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=19257"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=19257"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}