Abenduak 13, ostirala<\/strong> \u2013 Euritsu argitu du eguna. Alerta horia dugu, haize bizia dabilelako. Ez hotz ez bero. Udazkeneko edozein egun izan liteke, zorte txarraren iragarpena ate-joka. Hala ere, Bilboko Koral Elkarteko Euskeria koruko kideek ez dute kikiltzeko inongo asmorik. Urtebete baino gehiago daramate beren burua prestatzen, Ejea de los Caballeroseko XLVII. Koru Lehiaketa irabazita XXI. Sari Handi Nazionalerako sailkatu zirenetik, hain zuzen. Entsegu asko (makina bat) egin ondoren, 45 ahots gazte, baina zaildu hauek abiatu dira, azkenean, Alacant aldera. Han, beste lau koru amateurrekin egingo dute topo, lehiaketa nazional nagusietako irabazleekin, zehazki. Pixkanaka, badatoz aireportura: batzuk lehenago atera dira eskolatik, beste batzuek jaieguna eskatu dute lanean, zenbait bekainetarako daude arropaz estalita, mahuka motzetan daudenak ez bezala, baina denak daude bufanda soinean eta aireratzeko irrikan. Eta ez soilik hitzez hitz. Iragarri dituzten turbulentzien beldur direnak ere nebulosa koralak bilduta egoteko gogotsu daude, denok batera bibratzeko eta nork bere buruari trabarik jarri gabe abesteko gogotsu. Kantauri itsasoaren indarra ahantzi gabe, haize leun mediterraneora egokitu, eta pasiera egin dute Guadamar del Segurako hondartzan, alegia, asteburu honetan atseden hartuko duten kostaldeko herriko hondartzan. Lotara joan aurretik, hoteleko festa-aretoetako batean azken doikuntzak egin dituzte, barre urduri eta begirada konplizez josiriko giro magikoan, haiek baino ulertzen ez duten kodea sorrarazten duen horretan.<\/p>\n\n\n\n
Abenduak 14, larunbata<\/strong> \u2013 Gaueko freskotasunak bati baino gehiagori ondoeza eragin dionez, hotel inguruko pinudien ondoan eguzkitan eginiko beroketa-saioa ezin hobea izan da ahotsa esnatzeko. Gorputz osoaz abesten dute, eta, poliki-poliki, nagiak ateratzen ari zaizkie artikulazioei eta ahots-kordei, Teatro Capitol de Rojales antzokira iristerako prest egon daitezen. Motel sartzen dira, akustika egiaztatuz, hatzez lotsati kriskitin eginez, txalokatuz eta oinez zorua joz\u2026 eta entzunareto hutsean abesten hasi dira. Lehorra da, oso lehorra, tapizatuak eta gortinek xehetasun guztiak xurgatzen dituzte. Lekuak aldatu dituzte, harmailak kendu, oholtza aurrera atera dira, beren tokiaren bila dabiltza, agertokia bere egiten ari dira. Elkar sostengatzen dute, bai fisikoki bai espiritualki, elkarrekin hazi dira, familia bat dira. Harrobi-kontzeptuaren maila gorena. Emanaldi hau kideetako askoren azkena izango da gazteen koru honetan. Taldea ez dago ohituta lehiatzera, baina ezer ez dago irabazita, ezta galduta ere. Antzoki aldameneko udal-bulegoetan, adatsik luzeenak txirikorda batean biltzen ari dira, eta kontzentratu nahian dabiltza. Lehenengoak atera dira agertokira, eta zer hobe tokiko konpositore batekin batera baino. Albert Alcarazek bere Puer natus est nobis<\/em> obrarekin eman dio hasiera emanaldiari, eta argitasunez, gozotasunez eta leuntasunez jo du. Ondoren, Rihards Dubraren Stetit Angelus<\/em> jo du, bertaratuen hatsa eten eta zentzumenak harrotzen dituen harmonikoen bat-egite horrekin. Gero, muturreko aldaketa: David Azurzaren Oihu hau<\/em> indartsuak mistizismoa hautsi, eta lurrera ekarri gaitu, makila-hotsarekin; jarraian, Josu Elberdinen Segalariak<\/em> obrari heldu, eta entzuleak aho bete hortz utzi dituen irrintzi batekin amaitu da. Berriro egin dute. Dena eman eta gozatu egin dute. Pozarren atera dira oholtzatik. Gainerakoei entzun eta epaia ezagutu barik, irabazle sentitzen dira. Bozkarioari ahal bezala eutsi, eta gainerako parte-hartzaileei entzuteko eseri dira. Bikainak dira, eta epaimahaiak erabaki du onenak Ciudad de Granada Orkestrako Koru Gaztea eta Madrilgo Gazteen Korua izan direla. Ahots-kalitatea oso handia da, baina giza kalitateari dagokionez berdinduta daude. Elkar maite dute, eta nabari da. Gozatu egiten dute abesten, eta horixe dute sari nagusia.<\/p>\n\n\n\n
Urko Sangroniz, zuzendaria
Aimar Basa\u00f1ez
Ainhoa Fern\u00e1ndez
Alazne L\u00f3pez
Alberto Abete
\u00c1lvaro Ruiz
Andrea Rodr\u00edguez
Ane Beldarrain
Ane Ib\u00e1\u00f1ez
\u00c1ngela Garc\u00eda
Anton de Carlos
Ant\u00f3n Cortabitarte
Ant\u00f3n Pinillos
Arrate de Orbe
Bego\u00f1a de Miguel
Bego\u00f1a Garc\u00eda
Elisa Villota
Guillermo Manzanares
Iker Aguado
In\u00e9s Caba\u00f1as
I\u00f1igo Berganza
Jaime Leg\u00f3rburu
Jordi Mart\u00ednez
Josetxo Brey
Josune Pastor
Julen Garc\u00eda
Larraitz Navas
Laura Yanguas
Leire Cabodevilla
Maialen D\u00edez
Maider Gerrikabeitia
Marijose Zalbide
Markel Becerra
Marta Cerio
Marta Delgado
Nerea Azkarate
Niko Mendizabal
Paula Ruiz
Peio Rica
Rub\u00e9n Zorelle
Sabas Balanzategi
Sonia Delgado
Telmo Briones
Unai Uriarte
Xabier Mendez<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"
Nabigazio-egunkaria: Abenduak 13, ostirala \u2013 Euritsu argitu du eguna. Alerta horia dugu, haize bizia dabilelako. Ez hotz ez bero. Udazkeneko edozein egun izan liteke, zorte txarraren iragarpena ate-joka. Hala ere, Bilboko Koral Elkarteko Euskeria koruko kideek ez dute kikiltzeko inongo asmorik. Urtebete baino gehiago daramate beren burua prestatzen, Ejea de los Caballeroseko XLVII. Koru Lehiaketa […]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":19233,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[3,49],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19241"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=19241"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19241\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":19246,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19241\/revisions\/19246"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/19233"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=19241"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=19241"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=19241"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}