{"id":18890,"date":"2019-09-23T16:24:39","date_gmt":"2019-09-23T14:24:39","guid":{"rendered":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/miriamocarizuniforme\/"},"modified":"2019-10-09T15:47:32","modified_gmt":"2019-10-09T13:47:32","slug":"miriamocarizuniforme","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/miriamocarizuniforme\/","title":{"rendered":"Miriam Ocariz diseinatzaileak Bilboko Koral Elkarteko emakumezkoak jantziko ditu"},"content":{"rendered":"\n<p><strong>Sortzaile bilbotarrak Arte Ederren Museoan aurkeztu du bere azken lana,\nZuloagaren bi erretraturen artean<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Koral Elkarteko andrazkoentzako uniforme berria Bilbon diseinatuta eta\neginda dago<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Dotorezia islatzeaz gain, jantzia denboraz harago doa, bi pieza beltzek eta\ngerriondoan silueta nabarmentzen duen begiztari esker&nbsp;&nbsp;&nbsp; <\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Bilbon, 2019ko irailaren 23an.<\/strong> Gaur goizean, Miriam Ocariz\nsortzaileak Bilboko Koral Elkarteko emakumezko abeslarientzat beren-beregi\nsortu duen jantzia aurkeztu du. Ekitaldia Bilboko Arte Ederren Museoan egin da,\neta hango kudeatzaile I\u00f1igo Alberdi, elkarteko hiru kantari eta Anna Mathieu de\nNoailles kondesaren erretratua, Zuloagarena, izan dira Ocarizekin batera.\nElkarteak eta museoak \u201cArtearen ahotsak\u201d izeneko lankidetza-hitzarmena izenpetu\nzuten ekainean, eta haren baitan hautatu da museoa aurkezpena egiteko; izan\nere, aipatu hitzarmenaren bitartez, erakunde biek konpromisoa hartu zuten\nmusikaren hedapena museoaren testuinguru artistikoan indartzeko.&nbsp; <\/p>\n\n\n\n<p>Sortzaile bilbotarraren\nsoinekoaren xedea da koralistek agertokian dituzten beharrei erantzutea.\nHelburu hori oinarri, Ocarizek hiru faktore hartu ditu kontuan. Lehendabizi,\nkontzertu sinfoniko batean parte har dezaketen abeslarien kopurua, 80 emakumek\nere jardun baitezakete. Bigarrenez, erosotasuna, kantariak sarri mugitu behar\nizaten baitira ikuskizunean \u2015harmaila\nbatera igo, eseri, altxatu&#8230;\u2015. Azkenik,\ndiseinatzailea saiatu da jantziari agertokietako tenperatura-baldintzetara\negokitzeko gaitasuna ematen, entzunaretoetako fokuek bero handiagoa igortzen\nbaitute koru-programazioetan maiz txertatzen diren elizetako hormen aldean. <\/p>\n\n\n\n<p>Era berean, Ocarizek\narreta berezia jarri du materialetan, jantziak garraiatzean zimur ez daitezen,\ntranspirazioa erraz dezaten eta koruko morfologia guztiei ederki eman diezaien,\naintzat hartuta 20 eta 80 urte bitarteko abeslariak biltzen dituela.\nHorrexegatik, enkargua erabateko erronka izan da Ocarizentzat, zeina urte\nhasieran hasi zen lanean, gogo biziz. Jantzia dotorea da, eta denboraz harago\ndoa. Bi pieza beltzez osatuta dago, eta gerriondoan silueta nabarmentzen duen\nbegizta bat du, alderantzikagarria. Alde nagusia zuria da, tanto beltzekin;\nbestea, berriz, urdin-petrolio kolorekoa, saio informalagoetan erabiltzeko.\nTunikari dagokionez, belauna estaltzen du, eta muxarradurarik gabeko\nsaguzar-mahukak eta V formako lepoa ditu, koralistak askatasunez mugi ahal\nizateko. Azpitik, praka, soila eta lasaia, lurraren arraseraino heltzen da, eta\ngoma bat du estutzeko. Poltsikoak ere baditu, agertokiaren bi aldeetan beti\negoten diren zapiak eta gozokiak gordetzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Soinekoa\negiteko prozesu osoa Bilbon garatu da, eta, materiala dela eta, Tejidos\nMat\u00edasen \u2015denda ospetsua hiribilduan\u2015 tindu\nbikoitzeko krepe bat aukeratu da. Halaber, jantzia jardunean dauden egungo\nkantarien neurrira egin da, eta abeslariek konpromisoa hartu dute gordailu gisa\ngordetzeko eta diseinatzaileak zehaztutako irudi- eta erabilera-arauak\nbetetzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Koralistek gaur jantziko\ndute soinekoa lehenengo aldiz, 20:00etan, Euskalduna Jauregian eskainiko den\nAmazoniaren aldeko kontzertu solidarioaren baitan Beethovenen <em>IX. Sinfonia<\/em>\nabesteko. Bilbao Orkestra Sinfonikoa, ALBOAN eta BM Supermerkatuak ere aritu\ndira kontzertuaren antolaketan, zeinetarako oraindik ere sarrerak geratzen\ndiren. <\/p>\n\n\n\n<p><br><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><img loading=\"lazy\" width=\"952\" height=\"776\" src=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2019\/09\/Miriam-Ocariz.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-18885\" srcset=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2019\/09\/Miriam-Ocariz.jpg 952w, https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2019\/09\/Miriam-Ocariz-300x245.jpg 300w, https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2019\/09\/Miriam-Ocariz-768x626.jpg 768w\" sizes=\"(max-width: 952px) 100vw, 952px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>Miriam Ocariz<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>EHUn Arte Ederretan\nlizentziaduna, aldi berean moda-diseinua ikasi zuen, Lancan. Talentu horrek\nazkar asko jaso zuen aitorpena: lehenengo, Expoconsumo Bilbao sariak irabazi\nzituen; ondoren, &#8220;Bilboko Ospetsua&#8221; izendapena jaso zuen. Tartean,\nGaudi Pasarelaren 10 ediziotan parte hartu zuen, eta 12 aldiz Cibeleskoan, non\ndiseinatzaile gazteen bilduma onenaren L&#8217;Oreal saria jaso zuen. Bere\nibilbidean, marka handiekin jardun izan du, Armand Basirekin, kasu, eta,\nbesteak beste, Farrutx, Fosco eta Guggenheim Bilbao museoarekin kolaboratu du.\nBere jantziak Europako merkatuan nahiz Saudi Arabian, Arabiar Emirerrietan, Txinan,\nHego Korean eta Japonian merkaturatzen dira. Horrez gain, jantzigintza\nirakaskuntzarekin uztartu du, eta behar horretan LANCAn, Logro\u00f1oko Goi Mailako\nArte eta Diseinu Eskolan, Nafarroako Arkitektura Unibertsitatean eta Donostiako\nTabakaleran aritu da.<\/p>\n\n\n\n<p>Bere lana hainbat Arte-aretotan\neta Galeriatan egon da ikusgai; bere azken atzera begirako erakusketa,\nadibidez, Bilboko Rekalde Aretoan, Marzana Galerian, Gasteizko Montehermoso\nKulturunean eta Tenerifeko Santa Cruzeko Arte Garaikidearen Museoan ikusi ahal\nizan da.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sortzaile bilbotarrak Arte Ederren Museoan aurkeztu du bere azken lana, Zuloagaren bi erretraturen artean Koral Elkarteko andrazkoentzako uniforme berria Bilbon diseinatuta eta eginda dago Dotorezia islatzeaz gain, jantzia denboraz harago doa, bi pieza beltzek eta gerriondoan silueta nabarmentzen duen begiztari esker&nbsp;&nbsp;&nbsp; Bilbon, 2019ko irailaren 23an. Gaur goizean, Miriam Ocariz sortzaileak Bilboko Koral Elkarteko emakumezko abeslarientzat [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":18882,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[3,49],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18890"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=18890"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18890\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":18893,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18890\/revisions\/18893"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/18882"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=18890"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=18890"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=18890"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}