{"id":18290,"date":"2018-10-30T11:10:03","date_gmt":"2018-10-30T10:10:03","guid":{"rendered":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/euskeriainedinburgh\/"},"modified":"2018-11-11T09:25:36","modified_gmt":"2018-11-11T08:25:36","slug":"euskeriainedinburgh","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/euskeriainedinburgh\/","title":{"rendered":"Euskeria in Edinburgh"},"content":{"rendered":"<p><iframe width=\"675\" height=\"380\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/5vlAbnbQw1M?feature=oembed&#038;wmode=opaque\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p>\u201cIaum! Pa t\u00e1m, pa tam tam tam\u2026 Iaum!&#8230;\u201c entzuten da Bilboko Koral Elkartearen egoitza parean.<\/p>\n<p>Abesten ari diren 40 koralisten gerra-garrasia izan liteke, baina, oraingoan, Euskeria korukoak bake-asmoz eta \u201cSegalariak\u201d abesten dabiltza; aireportura eramango dituen autobusaren zain daude.<\/p>\n<p>Josu Elberdinen obra hori, Ejea de los Caballeroseko Koru Lehiaketan parte hartzeko ez ezik, zeinetan lehen saria irabazi zuten, Saint Andrew\u2019s Fair Saturday-ren aurkezpen-ekitaldira bertaratuko direnei ongietorria emateko eta euskal errepertorioa Queen\u2019s Hall-era eramateko ere baliatuko dute, bai eta Saint Giles Katedralean <em>a capella<\/em> saila agurtzeko ere.<\/p>\n<p>Ipuinetako agertokiak munduari egia bihurturiko <em>bilbainada<\/em> bat erakusteko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<img loading=\"lazy\" class=\"size-full wp-image-18272 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/Mob.-picture-14.jpg\" alt=\"\" width=\"4288\" height=\"2848\" srcset=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/Mob.-picture-14.jpg 4288w, https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/Mob.-picture-14-300x199.jpg 300w, https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/Mob.-picture-14-768x510.jpg 768w, https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/Mob.-picture-14-1024x680.jpg 1024w\" sizes=\"(max-width: 4288px) 100vw, 4288px\" \/>\n<p>Prestaketetan eta entseguetan hilabeteak eman ondoren, Bilboko Koral Elkarteko gazteen korua Eskoziako hiriburura iritsi da, Fair Saturday jaialdiaren eskutik. Lumazko berokiak soinean, manta-bufanda eta txapela artean han-hemenka ikus daitezkeen 80 begitxoak irribarrez daude. Benetan gertatzen ari da, Eskozian daude, eta oraindik ere ametsetan ari zela uste zuena azkar asko esnatu da, Ipar Itsasoko hotzak eta mahuka motzetan dagoen eta eskuan EUSKERIA dioen kartel bat daraman aurpegi gorrituko gizon batek ongi etorria emateaz batera.<\/p>\n<p>Eskularruak ezta telefonoari begiratzeko ere kendu barik, maletak jaso, eta badoaz hotelera. Berandu da, eta atseden hartu behar dute, Edinburgon izango diren lau egunei ahalik eta etekin handiena ateratzeko.<\/p>\n<p>Ordutegi-aldaketari esker lo egiteko ordubete gehiago izan arren, bat baino gehiago lo geratu da, eta bizkor ari da gosaltzen fruta, opiltxoak, jogurtak, <em>porridge<\/em>-a eta, jakina, <em>english breakfast<\/em> ospetsua: arrautzak, hirugiharra, <em>beans<\/em>-ak eta <em>haggi\u00a0<\/em>-ak.<\/p>\n<p>Los que se lo han tomado con m\u00e1s calma disfrutan de un Earl Grey con la vista del comedor a Princes\u00a0 Street Lasaiago hartu dutenak Earl Grey teaz gozatzen ari dira, jangelatik Princess Steet kalera begira daudela, eta mapa batean entseatzera joan arte egingo duten ibilbidea atzamarraz marrazten ari dira&#8230; hainbeste dago-eta ikusteko!<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<img loading=\"lazy\" class=\"size-full wp-image-18280 alignnone\" src=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/Mob.jpg\" alt=\"\" width=\"800\" height=\"600\" srcset=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/Mob.jpg 800w, https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/Mob-300x225.jpg 300w, https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/Mob-768x576.jpg 768w\" sizes=\"(max-width: 800px) 100vw, 800px\" \/>\n<p>Nahitaezko aurreneko geldialdia Saint Giles Katedralean egin dute, tokia aztertzeko. Bilboko Koral Elkartearen ahalmena atzerrian ezagutzera emateko mugatua denez, bisita turistikoa posterrak eta <em>flyer<\/em>-ak banatzeko eten dute, zabalkunde-sistema sofistikatuegiak ez badira ere.<\/p>\n<p>Gero, Hub-en, alegia, Edinburgoko Nazioarteko Jaialdiaren egoitzan gelditu dira. Bertan, Fair Saturday-k eta jaialdiko giza taldeak (Paloma, Saioa, Ander, Itziar, Jordi, I\u00f1aki) ezin hobeto antolatuta dute dena, xehetasun \u00f1imi\u00f1oena ere zainduta (gurinezko gailetatxoak barne!), ustekabeko ezer ez dadin gerta.<\/p>\n<p>Gonbidatuen zerrenda ikusgarria da. Besteak beste, Eskoziako Gobernuaren ordezkaritza bat nabarmentzen da, kulturaren, ekitaldien, nazioarteko marketinaren eta berdintasun-politikaren arloetako zuzendariez osatua, baita hainbat karguz ere, Fair Saturday-ra atxikitako zenbait udal eta erakundetakoak eurak: BEMIS Scotland, Creative Scotland, Historic Environment Scotland, Glasgow the Caring City, Bristol Music Trust\u2026<\/p>\n<p>Alabaina, denak ez dira ingelesezko izenak; lehen ilaretan, badaude aurpegi ezagunak ere. Ongi etorria emateko irrintzia entzun ostean egundoko txalo-piloa egiteagatik eskuak gorrituta, Bilboko Udaleko ekonomia-garapeneko zinegotzi Xabier Ochandiano eta Foru Aldundiko Kultura eta Euskara diputatu Lorea Bilbao daude. Azkena, gainera, kultura-sailaren, nazioarteko harremanetarako sailaren eta kanpo-sustapenerako sailaren zuzendariekin dago, Andoni Iturbe, Koldo Atxutegi eta Asier Alearekin, hain zuzen, baita Amaia Usandizaga Bizkaiko Foru Aldundiko komunikazio-arduradunarekin ere, zeina oso adi dagoen gero etxekoei gertatzen ari den guztia kontatzeko. Azken horien babes instituzionala Etxepare Institutuarenaz batera dator; abentura honetan, ezin izan da koruarekin batera egon,\u00a0 baina bera gabe ez geundeke hemen.<\/p>\n<p>Badaude, gure artean, Ben Macpherson Europako migrazio eta garapeneko ministroa, Jordi Albareda Fair Saturday-ren sortzailea, eta gizon maitagarri bat, zeinak bertaratuak erabat hunkitu dituen kulturan inbertitzeko eta gazteengan konfiantza izateko beharrari buruzko hitzaldi bat emanda, beraren mugikortasun mugatuaz bat ez datorren buru-argitasunaz eman ere. Gizona Richard Demarco aparta dugu, Edinburgoko Jaialdiaren sortzailea, eta, Emma Mortimer ekitaldiburuak lagunduta, bere jarlekura itzuli da oholtzan behin ere irakurri ez dituen idatziak oraindik eskuan daramatzala.<\/p>\n<p>Mortimer Queen\u2019s\u00a0 Hall-eko zuzendaria ere bada; bertan, biharamunean, beste emanaldi bat eskainiko da, Eskozian Gazteriaren Urtea dela eta. Kontzertu horretan, Bilboko koruko gazteak Nevis Ensemble-rekin ariko dira agertokian, eta bai publikoa bai abeslariak eurak irrikan daude. Hasteko, arropa ez da izango ohiko jantzi beltza; oraingoan, bat-batekotasuna eta naturaltasuna adierazi nahi dira, nork bere izaera arroparen bidez agertzea, baina kantu komun batean bat eginda. Larruzko minigonak, Athleticeko kamisetak, Griffindor-eko jertseak, gona eskoziarrak&#8230; Dibertsitatearen aberastasuna, musika lengoaia unibertsala izatea ahalbidetzen duena, eta kulturen arteko giroa sortzea, dantzak, txaloak, jauziak eta algarak Euskal Herriko eta Eskoziako doinuen erritmoaren arabera eginez. Zalantzarik gabe, proposamen arriskutsua, antzoki bihurturiko eliza zaharraren aldez aurretiko ideia desegiten eta jendea gehiago ikusteko gogoz uzten duena, nahiz eta \u201ckaleko orkestraren\u201d seigarren kontzertua eta koruaren bigarrena izan egun berean.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<img loading=\"lazy\" class=\"size-full wp-image-18260 alignnone\" src=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/FS-Queens-Hall8.jpg\" alt=\"\" width=\"800\" height=\"533\" srcset=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/FS-Queens-Hall8.jpg 800w, https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/FS-Queens-Hall8-300x200.jpg 300w, https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/FS-Queens-Hall8-768x512.jpg 768w\" sizes=\"(max-width: 800px) 100vw, 800px\" \/>\n<p>Neska-mutil hauek nekaezinak dira, eta, eguerdian Katedralean izandako arrakastaren ostean, publikoa aldarearen albo bietan zutik zegoela, eta antzokian bizi izandako bozkarioa oraindik ere gogoan, garagardo goxo batez ospatzeko edota eztarria titare bat whiskiz lasaitzeko garaia dute.<\/p>\n<p><em>Cheers<\/em>!<\/p>\n<p>&#8211;<\/p>\n<p>CREW:<\/p>\n<p>Usue Olatz Aspiazu, Soprano<br \/>\nMarta Delgado, Soprano<br \/>\nNerea Azkarate, Soprano<br \/>\nHaizea \u00c1lvarez, Soprano<br \/>\nSonia Delgado, Soprano<br \/>\nMaialen D\u00edez, Soprano<br \/>\nNerea Madariaga, Soprano<br \/>\nVictoria Maura, Soprano<br \/>\nAndrea Rodr\u00edguez, Soprano<br \/>\nArrate Santiago, Soprano (-)<br \/>\nOlaia Arejita, Mezzo &#8211; CA<br \/>\nIn\u00e9s Caba\u00f1as, Mezzo &#8211; CA<br \/>\nMarta Cerio, Mezzo &#8211; CA<br \/>\nCecilia G\u00f3mez, Mezzo &#8211; CA<br \/>\nAinhoa Fern\u00e1ndez, Mezzo &#8211; CA<br \/>\nBego\u00f1a Olano, Mezzo &#8211; CA<br \/>\nJosune Pastor, Mezzo &#8211; CA<br \/>\nPaula Ruiz, Mezzo &#8211; CA<br \/>\nPaula Sanz, Mezzo &#8211; CA<br \/>\nLaura Yanguas, Mezzo &#8211; CA<br \/>\nMar\u00eda Jos\u00e9 Zalbide, Mezzo &#8211; CA<br \/>\nAlberto Abete, Tenor<br \/>\nIker Aguado, Tenor (-)<br \/>\nAnt\u00f3n de Carlos, Tenor<br \/>\nJordi Mart\u00ednez, Tenor<br \/>\nGuillermo Manzanares, Tenor<br \/>\nXabier M\u00e9ndez, Tenor<br \/>\nPeio Rica, Tenor<br \/>\nSabas Balanzategui, Bajo<br \/>\nAimar Basa\u00f1ez, Bajo<br \/>\nI\u00f1igo Berganza, Bajo<br \/>\nAnt\u00f3n Cortabitarte, Bajo<br \/>\nJulen Garc\u00eda, Bajo<br \/>\nJaime Leg\u00f3rburu, Bajo<br \/>\nNiko Mendizabal, Bajo<br \/>\nAnt\u00f3n Pinillos, Bajo<br \/>\n\u00c1lvaro Ruiz, Bajo<br \/>\nUrko Sangroniz, Director<br \/>\nAlberto S\u00e1ez, Pianista<br \/>\nMarta Ubieta, Prof. canto<br \/>\nNekane D\u00edaz, Com. \/ Prod.<br \/>\nI\u00f1igo Alberdi, Gerente<br \/>\nTeresa Querejazu, Secretaria<br \/>\nAritz Lekerika, Vicepresidente<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u201cIaum! Pa t\u00e1m, pa tam tam tam\u2026 Iaum!&#8230;\u201c entzuten da Bilboko Koral Elkartearen egoitza parean. Abesten ari diren 40 koralisten gerra-garrasia izan liteke, baina, oraingoan, Euskeria korukoak bake-asmoz eta \u201cSegalariak\u201d abesten dabiltza; aireportura eramango dituen autobusaren zain daude. Josu Elberdinen obra hori, Ejea de los Caballeroseko Koru Lehiaketan parte hartzeko ez ezik, zeinetan lehen saria [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":18269,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"image","meta":[],"categories":[3,49],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18290"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=18290"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18290\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":18306,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18290\/revisions\/18306"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/18269"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=18290"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=18290"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=18290"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}