{"id":15801,"date":"2016-10-26T11:49:43","date_gmt":"2016-10-26T10:49:43","guid":{"rendered":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/?p=15801"},"modified":"2016-10-26T11:50:14","modified_gmt":"2016-10-26T10:50:14","slug":"kantatu-lotsa-barik-bilboko-koralarekin-yimby-streetean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/kantatu-lotsa-barik-bilboko-koralarekin-yimby-streetean\/","title":{"rendered":"\u201cKANTATU LOTSA BARIK BILBOKO KORALAREKIN\u201d YIMBY STREETEAN"},"content":{"rendered":"<p><strong>Bilboko Koral Elkarteak bilbotar guztiak gonbidatu nahi ditu beren musika-trebetasunak probatzera, \u201cKantatu Lotsa Barik Bilboko Koralarekin\u201d ekimenaren bidez.<\/strong><\/p>\n<p><strong>Jarduera, Bilboko Udalak lagundua, urriaren 26an, 27an eta 28an egingo da, 18:00etatik 20:00etara, Yimby Street-en (Uribitarte Erranplak 1).<\/strong><\/p>\n<p><strong>Kantu-irakasleek hobetzeko aholkuak emango dizkiete parte-hartzaileei, eta haien ahalmena ezagutzen lagunduko diete.<\/strong><\/p>\n<p>Urriak 19. Nork esan dizu gaizki abesten duzula? Urte asko ahotsak entzuten eman ondoren, Bilboko Koral Elkartea ondorio batera iritsi da: nahiz eta euri asko egin, ez da bilbotarren errua. \u201cBilbon, harro egon gaitezke ahots eta belarri ona izateaz; sobera lotsa dugu, abesteko orduan\u201d diote Elkartekoek.<\/p>\n<p>Hirian guk uste baino askoz abeslari gehiago dagoela ezkutuan erakusteko, Koral Elkarteak \u201cKantatu Lotsa Barik Bilboko Koralarekin\u201d ekimena abiatu du. Urriaren 26an, 27an eta 28an Yimby Streetera (Uribitarte Erranplak kalea 1, Albiako Lorategien ondoan) gerturatuta, parte-hartzaileek euren musika-dohainak ezagutu ahal izango dituzte. 18:00etatik 20:00etara, Enrique Azurzak, Koral Elkartearen zuzendariak, eta Marta Ubietak, kantu-irakasleak, partaideen ahotsak entzungo dituzte, pianoarekin lagunduko diete eta haien ahotsen eta ahalmenaren berri emango diete, bai eta hobetzeko aholkuak ere; era berean, laguntza eskainiko diete nork bere estiloa aurki dezan.<\/p>\n<p>Parte hartu nahi dutenek bakarka egin ahal izango dute, edo bikoteka, eta koruetan ere bai Koraleko kantu-eskolako ikasleekin, horiek asteazken eta ostegunean hartuko baitute parte ekimenean, bai eta Euskeria gazteen koruarekin ere, ostiralean.<\/p>\n<p>\u201cKantatu Lotsa Barik Bilboko Koralarekin\u201d jarduerara gerturatzen direnek nahi duten kanta abestu ahal izango dute; era berean, egun bakoitza musikal bati eskainiko zaionez, hori ere entseatzeko aukera izango dute. Asteazkenean, \u201cLa Traviata\u201d izango da, Giuseppe Verdirena; ostegunean, Mikel Laboaren \u201cTxoria txori\u201d; eta ostiralean, \u201cLau teilatu\u201d, Itoizena. Obra horietako bakoitza egunari amaiera emateko abestuko dute parte hartu nahi duten bertaratuek, Koraleko zenbait abeslarik lagunduta.<\/p>\n<p>Parte-hartzaile guztien artean, bi laguntzeko bi sarrera zozkatuko dira Koralak eta BOSek abenduaren 7an, 20:00etan, Euskalduna Jauregian emango duten kontzerturako, \u201cBilbo, Arte Portua\u201d zikloaren baitan. Kontzertua James Newton Howarden soinu-bandei eskainiko zaie, eta horrek berak zuzenduko du Fernando Vel\u00e1zquezekin batera.<\/p>\n<p>Koral Elkartearen esanetan, ekimenaren helburua da \u201cahotsak gehitzea\u201d. Ziur baino ziurrago koruan abestea \u201cederra, dibertigarria eta osasungarria\u201d dela, bere 130. urtemugaz baliatu nahi du musikazale gehiago erakartzeko eta, era berean, elkartea bere ohiko inguruneaz harago ezagutzera emateko.<\/p>\n<img loading=\"lazy\" class=\"aligncenter size-full wp-image-15795\" src=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2016\/10\/ven-a-dar-la-nota-con-la-coral-de-bilbao.jpg\" alt=\"Ven a dar \u201cla nota \u201c con la Coral de Bilbao a Yimby Street\" width=\"710\" height=\"985\" srcset=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2016\/10\/ven-a-dar-la-nota-con-la-coral-de-bilbao.jpg 710w, https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2016\/10\/ven-a-dar-la-nota-con-la-coral-de-bilbao-216x300.jpg 216w\" sizes=\"(max-width: 710px) 100vw, 710px\" \/>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bilboko Koral Elkarteak bilbotar guztiak gonbidatu nahi ditu beren musika-trebetasunak probatzera, \u201cKantatu Lotsa Barik Bilboko Koralarekin\u201d ekimenaren bidez. Jarduera, Bilboko Udalak lagundua, urriaren 26an, 27an eta 28an egingo da, 18:00etatik 20:00etara, Yimby Street-en (Uribitarte Erranplak 1). Kantu-irakasleek hobetzeko aholkuak emango dizkiete parte-hartzaileei, eta haien ahalmena ezagutzen lagunduko diete. Urriak 19. Nork esan dizu gaizki abesten [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":15793,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[3,30,49],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15801"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15801"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15801\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/15793"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15801"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15801"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15801"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}