{"id":23942,"date":"2023-09-14T11:24:48","date_gmt":"2023-09-14T09:24:48","guid":{"rendered":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/?page_id=23942"},"modified":"2024-12-23T09:35:33","modified_gmt":"2024-12-23T08:35:33","slug":"mirentxu","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/mirentxu\/","title":{"rendered":"Mirentxu"},"content":{"rendered":"<p><iframe title=\"YouTube video player\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/v63NKHfluDo?si=sEAscNf5EOb4SKwD\" width=\"1275\" height=\"715\" frameborder=\"0\" allowfullscreen=\"allowfullscreen\"><span data-mce-type=\"bookmark\" style=\"display: inline-block; width: 0px; overflow: hidden; line-height: 0;\" class=\"mce_SELRES_start\">\ufeff<\/span><\/iframe><\/p>\n<h1 style=\"text-align: left;\">MIRENTXU<\/h1>\n<div class=\"dt-sc-hr-border\"><\/div>\n<div  class='column dt-sc-one-half   first' ><h2>ERRESEINA HISTORIKOA<\/h2>\n<p><em>Mirentxu<\/em>, Jes\u00fas Guridiren lehen obra eszenikoa, 1910eko maiatzaren 31n estreinatu zen, Bilboko Campos El\u00edseos Antzokian, konpositoreak berak zuzenduta orkestra eta Bilboko Koral Elkartea, enkarguaren komisarioa. Obra Bilbon kokatuta dago, XX. mendearen hasierako industria-, ontzigintza- eta finantza-goraldi betean, eta, inolako konplexutasunik gabea badirudi ere, ertz ugariko gaiak jorratzen ditu, euskal landa-inguruneko gizartearen ikuspegi idealizatuari eta naturarekin duen loturari heltzen baitie berriro. Lan honek, beste kontu batzuen artean, maitasun endogenoa, kristautasun berreroslea eta sentimenduen garbitasuna ditu hizpide, eta euskaraz adierazten ditu, zehazki landa-inguruneko hizkeraz. 37 urtean, Guridik behin baino gehiagotan berrikusi eta findu zuen\u00a0<em>Mirentxu<\/em>, bere konpositore-ibilbidean izandako bilakaerara eta bere bizitza pertsonalean gertatutako aldaketetara egokitzeko. Parisen jaso zuen musika-prestakuntza eta Jos\u00e9 Mar\u00eda Usandizagaren eragina funtsezkoak izan ziren haren garapenean. Gerra Zibilaren ondoren, Guridi Madrilera joan zen bizitzera, non konpositore eta zuzendari gisa aitorpen handia izan zuen.\u00a0<em>Amaya<\/em>\u00a0eta\u00a0<em>El Caser\u00edo<\/em>\u00a0obra nabarmenekin, Espainiako musika klasikoan ondare diren horiekin, ekarpen handia egin zion musika espainiarrari.<\/p><\/div>\n<div  class='column dt-sc-one-half   ' ><h2>ARGUMENTUA<\/h2>\n<p><em>Mirentxu<\/em>\u00a0opera, euskal landa-eremuan girotua, bi ekitalditan banatuta dago, eta, maitasuna, jeloskortasuna eta sakrifizioa jorratuz, pertsonaia nagusien inguruko istorio hunkigarria kontatzen du. Lehen ekitaldian, paraje menditsu baten erdian, errota bat, zubi bat, baratze bat eta intxaurrondo bat ageri dira. Pertsonaia nagusiak lau dira: Mirentxu, haren aita Manu errotaria, Mirentxurekin batera hazitako Raimundo gaztea eta Txantonen biloba Presen. Mirentxu eta Raimundo maitemindu egingo dira, eta horrek jeloskortasuna eta zorigaitza sortuko dizkio Preseni. Bigarren ekitaldian, neguan, pertsonaiek beren sentimendu eta gatazkei aurre egingo diete. Mirentxu hobeto dago osasunez, baina Raimundok oraindik ere baditu Presenekiko sentimenduak. Manu beldur da Mirentxuren osasunak ez ote duen okerrera egingo, eta Raimundori bere benetako maitasuna Presen izan dela beti aitortuko dio. Era berean, Presenek jakinaraziko dio Raimundori bera maite duela, eta gizona zeharo aztoratuta geratuko da. Mirentxu Santa Ageda bezperan hilko da, haurrez eta bizilagunez\u00a0inguratuta. Haren azken hatsean, Raimundo eta Presen adiskidetu egingo dira, eta opera emozioz betetako eszena hunkigarriarekin bukatuko da.<\/p>\n<div class=\"dt-sc-hr-border\"><\/div><\/div>\n<div  class='column dt-sc-one-half   first' ><img loading=\"lazy\" class=\"size-full wp-image-23930 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/mirentxu-opera-portada.jpg\" alt=\"Mirentxu, \u00f3pera de Jes\u00fas Guridi\" width=\"427\" height=\"550\" srcset=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/mirentxu-opera-portada.jpg 427w, https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/mirentxu-opera-portada-233x300.jpg 233w\" sizes=\"(max-width: 427px) 100vw, 427px\" \/><\/div>\n<div  class='column dt-sc-one-half   ' ><h2>TALDE ARTISTIKOA<\/h2>\n<p><strong>Bilboko Koral Elkartea<\/strong><\/p>\n<p><strong>Jose Luis Ormazabal<\/strong>, Haurren Koruaren zuzendaria<\/p>\n<p><strong>Enrique Azurza<\/strong>, Koru Sinfonikoaren zuzendaria<\/p>\n<p><strong>BOS &#8211; Bilbao Orkestra Sinfonikoa*<\/strong><\/p>\n<p><strong>Unai Urrecho<\/strong>, zuzendaria<\/p>\n<p><strong>Vanessa Goikoetxea<\/strong>, sopranoa (Mirentxu)<\/p>\n<p><strong>Carmen Artaza<\/strong>, mezzosopranoa (Presen)<\/p>\n<p><strong>Gillen Mungu\u00eda<\/strong>, tenorra (Raimundo)<\/p>\n<p><strong>Dami\u00e1n del Castillo<\/strong>, baritonoa (Txanton)<\/p>\n<p><strong>Julen Garc\u00eda<\/strong>, baritonoa (Manu)<\/p>\n<p><strong>Adriana Fern\u00e1ndez<\/strong>, tiplea (Bixente)<\/p>\n<p><strong>Maren Sastre<\/strong>, tiplea (Teodoro)<\/p>\n<p><strong>Urko Sangroniz<\/strong>, baritonoa (artzaina)<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p><\/div>\n<div class=\"dt-sc-hr-border\"><\/div>\n<div  class='column dt-sc-one-half   first' ><h2>BIOGRAFIAK<\/h2>\n<p><strong>Unai Urrecho<\/strong>\u00a0zuzendariak, Arrasaten jaioak, orkestra garrantzitsuak zuzendu ditu Asian eta Europan. Saigon Philharmonic Orchestrako ohorezko zuzendaria eta Hego Koreako Suwongo Unibertsitateko irakaslea da. Bere musika-ibilbidea orkestran joz hasi zuen, Boston Symphony Orchestrarekin eta beste batzuekin kolaboratuz. Musika-ikasketak bere jaioterrian eta Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan egin zituen, aho batez Bikain nota eta Ohorezko Saria jasota; ondoren, Estatu Batuetan jarraitu zituen, bekekin, non aitorpenak jaso zituen. Orkestra prestigiotsuak zuzendu ditu Hego Korean, Errumanian, Errusian eta Espainian, baita opera-ekoizpenak ere. 2023-24 denboraldian, Seulgo Nazioarteko Opera Jaialdian eta Jejuko Nazioarteko Operen Jaialdian produkzioak zuzenduko ditu, eta orkestra nabarmenetara gonbidatu gisa itzuliko da.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Vanessa Goikoetxea<\/strong>\u00a0sopranoak, Floridan jaio eta Durangon haziak, ibilbide nabarmengarria egin du operaren, zarzuelaren, oratorioaren eta kontzertu-kantagintzaren alorretan. Prestakuntza Madrilgo Goi Mailako Kantu Eskolan eta Municheko Hochschule f\u00fcr Musik und Theater ikastegian jasota, bere ahots-moldaerraztasunari esker arrakasta handia izan du agertoki sonatuetan, hala nola Londresko Covent Gardenen, Madrilgo Errege Antzokian eta Dresdeneko Semperoperren. Pertsonaia nagusiak antzeztu ditu, besteak beste Donna Anna eta Mim\u00ec\u00a0<em>Don Giovanni\u00a0<\/em>eta<em>\u00a0La Boh\u00e8me<\/em>\u00a0operetan, hurrenez hurren, eta mundu-mailako estreinaldietan eta grabaketetan ere parte hartu du. 2014an Deborah Voigt saria irabazita, Goikoetxeak ibilbide arrakastatsua egiten jarraitzen du, eta etorkizuneko proiektuen artean honako hauek dauzka:\u00a0<em>Tosca,<\/em>\u00a0Maestranzako Antzokian eta Florentzian;\u00a0<em>Alcina,<\/em>\u00a0Seattle Opera Housen;\u00a0<em>Juan Jos\u00e9,<\/em>\u00a0Madrilgo Zarzuelako Antzokian; eta\u00a0<em>Rusalka,<\/em>\u00a0Nizan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Carmen Artaza<\/strong>\u00a0mezzosoprano donostiarra operan eta zarzuelan duen moldaerraztasuna erakutsiz nabarmendu da nazioarteko panoraman, 2021ean Tenor Francesc Vi\u00f1as Nazioarteko Kantu Lehiaketan Lehen Sari Nagusia eskuratu zuenetik, Mozart sariaz eta Publikoarenaz gain, besteak beste. Joan den denboraldian, Hannoverreko Operara itzuli zen H\u00e4ndelen\u00a0<em>Alcina\u00a0<\/em>obran Bradamanteren papera abesteko, eta Berlingo Komische Operan debuta egin zuen. Madrilgo Zarzuelako Antzokian ere parte hartu zuen, Luisa Fernandaren rola antzeztuz, eta Basileako Ganbera Orkestrarekin Suitzan zeharreko bira batean kolaboratu zuen. Era berean, orkestra garrantzitsuekin lan egin du, eta Donostiako Musika Hamabostaldian, esaterako, ohiko gonbidatua da.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p><\/div>\n<div  class='column dt-sc-one-half   ' ><p><strong>Gillen Mungu\u00eda<\/strong>\u00a0tenor donostiarra tradizio lirikoa duen familia ospetsu batekoa da; bere aitona Carlos Mungu\u00eda tenor entzutetsua zen. Kantu-ikasketak Europako hainbat erakundetan egin zituen, Milango Accademia Teatro alla Scalan, kasu, eta kantu-lehiaketetan sariak irabazi ditu, hala nola Concorso AsLiCo, Vi\u00f1as eta Ciudad de Logro\u00f1o lehiaketetan. Azken boladako denboraldietan, zenbait rol antzeztuz nabarmendu da, besteren artean Rodolfo eta Camille\u00a0<em>La Boh\u00e8me\u00a0<\/em>eta<em>\u00a0La Vedova Allegra<\/em>\u00a0obretan, hurrenez hurren. Bere opera-ibilbidea alde batera utzita, Gillen Mungu\u00eda euskal musikaren defendatzaile sutsua da:\u00a0<em>El folclore vasco en la obra de Jes\u00fas Guridi<\/em>\u00a0 ikerlanaren egilea da, besteren artean, eta argitaratu dituen bildumen artean\u00a0<em>Gabon Kantak<\/em>\u00a0 dago, Aita Donostia konpositorearen plazaratu gabeko musika dakarrena.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Dami\u00e1n del Castillo\u00a0<\/strong>Ja\u00e9ngo baritono aipagarriak M\u00e1lagan eta Madrilgo Sofia Erregina Goi Mailako Musika Eskolan egin zituen Musika- eta Kantu-ikasketak. 2011n Sevilla Hiriko &#8220;Nuevas Voces&#8221; Kantu Lehiaketaren IX. edizioa irabazi ondoren, bakarlari-ibilbide irmoa hasi eta bai Estatuko bai nazioarteko entzunaretoetan arrakastaz jardun zuen, Lisboatik Chicagoraino. Operako pertsonaia ugari abestu ditu,\u00a0<em>Rigoletto<\/em>\u00a0eta\u00a0<em>La Traviata<\/em>\u00a0obretan bereziki nabarmenduta. Bere ahots-moldaerraztasunari esker, oratorio-errepertorioa eta F. Schuberten\u00a0<em>Die Sch\u00f6ne M\u00fcllerin<\/em>\u00a0eta\u00a0<em>Winterreise\u00a0<\/em>zikloak abesten ditu. Zuzendari ospetsuekin lan egin eta rol berrietan debutatu du,\u00a0<em>Manon<\/em>\u00a0obrako Lescaut kantatuz, adibidez, eta hurrengo emanaldiak RTVEko Orkestra eta Koruarekin eta Oviedoko Operarekin eskainiko ditu.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Julen Garc\u00eda<\/strong>\u00a0baritono bilbotarrak biolin-ikasketekin hasi zuen bere musika-prestakuntza, Bilboko Koral Elkartean, non Marta Ubietaren tutoretzapean kantu koral eta lirikoarekiko grina sortu zitzaion, aldi berean geologia-gradua ikasten ari zela. Gero, ikasketak Olatz Saituarekin jarraitu zituen, Juan Cris\u00f3stomo Arriaga Kontserbatorioan, eta Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketako A Kantu-kategorian lehen saria irabazi zuen. Ondoren, Musikenen, Maite Arruabarrenarekin eta Itziar Barredorekin trebatu zen, eta, gaur egun, Milango Giuseppe Verdi Kontserbatorioan dihardu ikasten Michele Porcelli baritonoarekin. Irakasle aritzeaz gain, hainbat abesbatzatan parte hartzen du, eta bakarlaria ere bada hainbat taldetan eta jaialdi ospetsuetan, non musika lirikoan dituen moldakortasuna eta talentua erakusten dituen.<\/p><\/div>\n<div class=\"dt-sc-hr-border\"><\/div>\n<div  class='column dt-sc-one-half   first' ><img loading=\"lazy\" class=\"size-full wp-image-23937 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/edicion-portada.jpg\" alt=\"Portada de la \u00d3pera Mirentxu\" width=\"450\" height=\"590\" srcset=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/edicion-portada.jpg 450w, https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/edicion-portada-229x300.jpg 229w\" sizes=\"(max-width: 450px) 100vw, 450px\" \/><\/div>\n<div  class='column dt-sc-one-half   ' ><p>&nbsp;<\/p><\/div>\n<div class=\"dt-sc-hr-border\"><\/div>\n<div  class='dt-sc-callout-box type5 ' ><div class=\"column dt-sc-four-fifth first\"><h4>FLICKR<\/h4><\/div><div class=\"column dt-sc-one-fifth\"><a href='https:\/\/www.flickr.com\/photos\/sociedadcoraldebilbao\/albums\/72177720311192788' class='dt-sc-button medium' target='_blank'>IKUSI<\/a><\/div><\/div>\n<div class=\"dt-sc-hr-border\"><\/div>\n<img loading=\"lazy\" class=\"size-full wp-image-21176 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/logos-patrocinadores-euskalopera-maitena.jpg\" alt=\"Logos EuskalOpera Maitena\" width=\"1000\" height=\"717\" srcset=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/logos-patrocinadores-euskalopera-maitena.jpg 1000w, https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/logos-patrocinadores-euskalopera-maitena-300x215.jpg 300w, https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/logos-patrocinadores-euskalopera-maitena-768x551.jpg 768w\" sizes=\"(max-width: 1000px) 100vw, 1000px\" \/>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<div class=\"dt-sc-hr-border\"><\/div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\ufeff MIRENTXU &nbsp; &nbsp;<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"parent":0,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/23942"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=23942"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/23942\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":25035,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/23942\/revisions\/25035"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=23942"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}