{"id":21317,"date":"2021-06-04T12:46:20","date_gmt":"2021-06-04T10:46:20","guid":{"rendered":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/maitena\/"},"modified":"2021-10-14T11:49:43","modified_gmt":"2021-10-14T09:49:43","slug":"maitena","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/maitena\/","title":{"rendered":"Maitena"},"content":{"rendered":"<p><iframe title=\"YouTube video player\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/6S2oJm0gCow\" width=\"1275\" height=\"717\" frameborder=\"0\" allowfullscreen=\"allowfullscreen\"><\/iframe><\/p>\n<h1 style=\"text-align: left;\">MAITENA<\/h1>\n<div class=\"dt-sc-hr-border\"><\/div>\n<div  class='column dt-sc-one-half   first' ><h2>AURKEZPENA<\/h2>\n<p>XX. mendearen hasieran, Bilboko Koral Elkarteak euskal konpositore garrantzitsuei eginiko hainbat enkargu estreinatu zituen, euskarazko errepertorio lirikoa sortzeko asmoz. Genero horretako lan adierazgarrienen artean, Jose Mar\u00eda Usandizaga, Charles Colin, Santos Intxausti eta Jes\u00fas Guridirenak nabarmentzen dira, <em>Mendi-Mendiyan, Maitena, Lide ta Ixidor eta Mirentxu<\/em>, kasurako. Mende bat geroago, koru-erakundeak (BKE) obra hauek berreskuratu nahi ditu; lehenengo eta behin, <em>Maitena<\/em>, bi ekitaldiko euskal pastoral lirikoa, Bilboko Koral Elkarteak bere maisu Aureliano Valle jaunaren zuzendaritzapean Bilboko Campos El\u00edseos Antzokian 1909ko maiatzaren 29an estreinatua\u201d. C. Colin: &#8220;<em>Aureliano Valle maisuari, zeinek Maitena obra arrakastatsua izateko ahalegin, zientzia eta gustu ezin lagungarriagoekin zuzendu duen, bai eta Bilboko Koral Elkartearen lagun leial guztiei ere, gure esker on sakonaren erakusgarri<\/em>&#8220;.<\/p><\/div>\n<div  class='column dt-sc-one-half   ' ><h2>ARGUMENTUA<\/h2>\n<p>Ekintza Mendiburu baserrian garatzen da, Lapurdiko natura betean. Etxearen jabeak, Piarr\u00e9s nekazariak, Maitena alaba Ganichekin ezkondu nahi du, neska maite duen gizarte-maila oneko gaztearekin. Baina neskatza Domingo pilotariarekin maiteminduta dago, ospe txarreko Chirolen semea bera. Maiteminduak, aitaren nahiari aurka eginda eta Ganich lur jora utzita, Buenos Airesera joango da bizitzera, Domingok lan-ibilbide arrakastatsua baitu zain bertan. Hala ere, Amerikan bost urte eman ondoren, Maitenak, senarra eta seme bakarra galdu eta gero jostun lan egiten duenak, sorterrira itzultzea erabakiko du. Etxean, aitak gaitzesten jarraitzen duela konturatuko da, eta alde egitea erabakiko du; aitak, ordea, azken unean hobeto pentsatu eta geratzeko eskatuko dio. Azkenean, Ganichekin ezkonduko da, zeinek sekula ez duen Maitena ahaztu.\n.<\/p>\n<div class=\"dt-sc-hr-border\"><\/div><\/div>\n<div  class='column dt-sc-one-half   first' ><img loading=\"lazy\" class=\"alignnone size-full wp-image-21169\" src=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/imagen-portada-cd-maitena-2.jpg\" alt=\"Im\u00e1gen de portada CD Maitena\" width=\"450\" height=\"450\" srcset=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/imagen-portada-cd-maitena-2.jpg 450w, https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/imagen-portada-cd-maitena-2-300x300.jpg 300w, https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/imagen-portada-cd-maitena-2-150x150.jpg 150w\" sizes=\"(max-width: 450px) 100vw, 450px\" \/><\/div>\n<div  class='column dt-sc-one-half   ' ><h2>TALDE ARTISTIKOA<\/h2>\n<p><strong>Sociedad Coral de Bilbao<\/strong><\/p>\n<p><strong>\n<\/strong><strong>Enrique Azurza<\/strong>, koruzuzendaritza<\/p>\n<p><strong>BOS Bilbao Orkestra Sinfonikoa<\/strong><\/p>\n<p><strong>\n<\/strong><strong>Iker S\u00e1nchez Silva<\/strong>, zuzendaritza<\/p>\n<p><strong>Miren Urbieta-Vega<\/strong>, sopranoa (<em>Maitena<\/em>)<\/p>\n<p><strong>Mikeldi Atxalandabaso<\/strong>, tenorea (<em>Domingo<\/em>)<\/p>\n<p><strong>Marif\u00e9 Nogales<\/strong>, mezzosopranoa (<em>Chaadi\u00f1<\/em>)<\/p>\n<p><strong>Jos\u00e9 Manuel D\u00edaz<\/strong>, baritonoa (<em>Ganich<\/em>)<\/p>\n<p><strong>Fernando Latorre<\/strong>, baxua (<em>Piarr\u00e9s<\/em>)<\/p>\n<p><strong>Javier Tom\u00e9<\/strong>, tenorea (<em>Batichta<\/em>)<\/p>\n<p><strong>Est\u00edbaliz S\u00e1nchez<\/strong>, sopranoa (<em>Segadora<\/em>)<\/p>\n<p><strong>Alberto Abete<\/strong>, tenorea (<em>Segador<\/em>)<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p><\/div>\n<div class=\"dt-sc-hr-border\"><\/div>\n<div  class='column dt-sc-one-half   first' ><p><strong>Bilboko Koral Elkartea &#8211; Enrique Azurza, zuzendaria<\/strong>\n1886an sortua, erakundeak hiru koru (helduena, gazteena eta haurrena), musika-ikastetxe bat eta eskola- eta gizarte-koruen sare bat biltzen ditu; hala, 1.000 lagunek baino gehiagok osatzen dute proiektu hau. Bilboko Koral Elkartea, 100 kide baino gehiago dituela, Espainiako ia orkestra guztiekin batera aritu izan da, bai eta nazioarteko orkestra nagusiekin ere. Halere, gure lurraldetik kanpo ibilbide luzea badu ere, beti jarri izan dio arreta berezia euskal konpositoreen lanari, eta ohiko taldea da tokiko eszenan.<\/p>\n<p><strong>BOS Bilbao OrkestraSinfonikoa<\/strong>\nBilbao Orkestra Sinfonikoaren sorrera Bizkaiko jendarte zibilak berak bultzatu zuen; hori dela eta, harreman estu-estua du lurraldearekin: egun, 2.200 lagun baino gehiago daude abonatuta haren Denboraldi Sinfonikora. Lehen kontzertua 1922ko martxoaren 8an eskaini zuen, Arriaga Antzokian, eta, gaur egun, Euskalduna Jauregian (orkestraren egoitza) eskaintzen duen ohiko kontzertu-denboraldiaz gain, ganbera-musikari eskainitako denboraldiak ere baditu, bai Bilbon bai Bizkaian. Horrez gain, lan pedagogiko garrantzitsua egiten du, Kontzertu Didaktikoen eta Familiarteko Kontzertuen bitartez, eta musika bidez gizarteratzeko-jarduerak garatzen ditu.<\/p>\n<p><strong>Iker S\u00e1nchez<\/strong> irundarrak lotura handia du lurraldearekin, Donostian musika-prestakuntza jasotzen hasi zenetik eta 2006an bi denboralditarako lehiaketa irabazi ondoren Bilboko Orkestra Sinfonikoan zuzendari laguntzaile lanetan bere ibilbide profesionala hasi zuen arte bertan aritu izan baitzen; egun, harreman estua du orkestrarekin. Era berean, zazpi urtez, EIO Orkestra gaztearen zuzendari titularra izan da, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko kontserbatorio guztietako ikasleak prestatzeko sortutako talde sinfonikoarena, hain zuzen. Gaur egun, Bilbao Sinfoniettaren zuzendari artistikoa eta OPUS L\u00edrica konpainiaren zuzendari titularra da. 2007an Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera egindako estreinaldi arrakastatsuaren ondoren, hainbat orkestra sonatu zuzendu izan ditu: Kataluniako eta Bartzelonako Orkestra Nazionala, Asturiasko Printzerrikoa, Tenerifeko Sinfonikoa, Portoko Casa da M\u00fasica Sinfonikoa, Oviedo Filarmon\u00eda, Montenegroko Sinfonikoa, Bayonne-C\u00f4te Basque Orkestra, ConcentusAliusBerl\u00edn, Berlingo Humboldt Unibertsitateko Orkestra eta Gasteizko Ganbara Orkestra.<\/p>\n<p><strong>Miren Urbieta-Vega<\/strong> soprano donostiarra espainiar abeslari onentzat jo zuten 2014ko Francesc Vi\u00f1as Kantu Lehiaketan; 2015ean, Abeslari Berri Onena izan zen Teatro Campoamor sari lirikoetan. Opera-rol oso zorrotzak abestu ditu: Li\u00f9, Turandot-ekoa (Puccini); Donna Elvira eta Zerlina, Don Giovanni-koa (Mozart); Marguerite, Faust-ekoa (Gounod); Adina, L \u0301 Elisir d \u0301 Amore-koa (Donizetti); Arminda, La Finta Giardiniera-koa (Mozart); In\u00e9s, La Favourite-koa (Donizetti); eta Stella, Don Fernando el emplazado-koa (Zubiaurre). Halaber, Estatuko opera-antzoki garrantzitsuenetan kantatu du (Liceu, Teatro Real, Opera de Oviedo, ABAO), eta zarzuelan ibilbide luzea dauka, besteren artean obra hauetan parte hartuta: Katiuska, El Caser\u00edo, Gavilanes, Luisa Fernanda, Las Calatravas eta Benamor (azken biak Madrilgo Teatro de la Zarzuelan).<\/p>\n<p><strong>Mikeldi Atxalandabaso<\/strong> euskaltenorrak, Bilboko Koral Elkartearen enbaxadore eta haren Maitena sariaren irabazleak, aldi berean jardun izan du nazioarteko unean uneko agerpenetan eta estatuko agertokietan ohikotasunez, besteren artean Bilbon, A Coru\u00f1an, Oviedon eta Madrilgo Teatro de la Zarzuelan eta Teatro Realen. Azken horretan, obra ugaritan parte hartu izan du, Rom\u00e9o et Juliette, I duefoscari, Die Zauberfl\u00f6te eta Carmen lanetan, kasu. Bere paper nabarmenen artean, Ruodi (Guillaume Tell) aipa genezake; hain zuzen, horrekin debutatu zuen, Holandako Opera Nazionalean, Paolo Carignaniren zuzendaritzapean, eta gero berriz antzeztu zuen, Turingo Teatro Region, Gianandrea Nosedarekin eta Gianluigi Gelmettirekin batera, bai eta Montecarloko Operarekin ere Parisko Th\u00e9\u00e2tre des Champs-Elys\u00e9es barne hartu zuen bira batean. Beste paper aipagarri bat Dr. Caius (Falstaff) da, Symphonieorchester des Bayerischen Rundfunks orquestra sinfonikoarekin abestua, Daniel Hardingek zuzenduta, edo Spoletta (Tosca), Christian Thielemannek zuzenduta Salzburgoko Jaialdiko Orkestrarekin.<\/p>\n<p><strong>Marif\u00e9 Nogales<\/strong> mezzosoprano gipuzkoarrak Musikenen egin zituen goi-mailako kantu-ikasketak, besteak beste Maite Arruabarrena, Alejandro Zabala, Ana Mar\u00eda Sanchez eta Maciej Pikulskirekin. Ahots-hobekuntzarako eta errepertorio-arloko hainbat ikastarotan parte hartu du, Ana Luisa Chova, Isabel Rey, Enrique Viana, Rub\u00e9n Fern\u00e1ndez Aguirre, Itziar Barredo eta Ricardo Visus irakasle paregabeekin. Halaber, jaialdi entzutetsu hauetan abestu izan du: Donostiako Musika Hamabostaldia, Granadako Nazioarteko Jaialdia, Peraladako Musika Jaialdia, bai eta Teatro Real, Gran Teatre del Liceu, Lisboako Teatro Nacional S\u00e3o Carlos, Oviedoko Teatro Opera, Teatro de la Maestranza, Arriaga Antzokia, Teatro de la Zarzuela, ABAO edo Teatros del Canal antzokietako denboraldietan ere, beti ere zuzendari garrantzitsuen gidaritzapean: Patrick Fournillier, Marco Armiliato, MicheleMariotti, Teodor Currentzis, Alberto Zedda, Ottavio Dantone, Pietro Rizzo, Lionel Bringuier, Vasily Petrenko, Miquel Ortega, Pedro Halffter, Jes\u00fas L\u00f3pez Cobos eta Friedrich Haider, besteak beste.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p><\/div>\n<div  class='column dt-sc-one-half   ' ><p><strong>Jos\u00e9 Manuel D\u00edaz<\/strong> baritonoa Bilbon jaio zen, Bilboko Koral Elkartearen enbaxadore eta haren Maitena sariaren irabazleak, eta hiriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ikasi zuen, non notarik onenak lortu zituen. Gero, Italian jarraitu zuen bere burua prestatzen. Hainbat nazioarteko kantu-txapelketatan, finalista eta sariduna izan da. Opera ugaritan parte hartu du, Espainiako antzoki garrantzitsuenetan, eta, aldi berean, abeslaria ere bada kontzertu eta oratorioetan, musika garaikidea ere jorratzen du, eta zarzuela-emanaldietan parte hartzen du.<\/p>\n<p><strong>Fernando Latorre<\/strong> baxu-baritono bizkaitarra goi-mailako tituluduna da konposizioan, orkestrazioan eta musika-pedagogian, eta Karrera Amaierako Saria eskuratu zuen kantuan eta konposizioan. Piano- eta biola-ikasketak aldi berean egin zituen, eta bere prestakuntza Franco Corelli, Jaume Aragall eta Alfredo Krausekin areagotu zuen. Milango Teatro alla Scalako Opera Koruko eta Koru Filarmonikoko kide izan da. Gaur egun, ohiko gonbidatua da estatuko eta nazioarteko denboraldi liriko eta sinfoniko garrantzitsuenetan, besteak beste Antoni Ros Marb\u00e0, Erik Nielsen, Jes\u00fas L\u00f3pez Cobos eta Alberto Zedda zuzendarien esanetara. Hauek dira bere lan nagusietako batzuk: Andrea Chenier (Mathieu eta Roucher), ABAOn eta La Maestranzan, hurrenez hurren; Mendi-Mendiyan (Kaiku), Kursaalen; Cosi fan Tutte (Don Alfonso), Irunen; L\u00b4elisird\u00b4amore(Dulcamara), Iru\u00f1ean; La Boh\u00e8me (Benoit), Liceun; Don Carlo (Frate), El Escorialen; eta Tosca (Sagristano), Polonian.<\/p>\n<p><strong>Javier Tom\u00e9<\/strong> tenorra Bilbon jaio zen, eta, 2009an, beka bat eskuratu zuen Valentziako Palau de les Arts Reina Sof\u00edako &#8220;Pl\u00e1cido Domingo Perfekzionatze Zentroan&#8221;. 2010ean, lehenengo saria lortu zuen Trevisoko &#8220;Toti Dal Monte\u201d Nazioarteko Txapelketaren XL. edizioan. Ondoko lan hauetan, arrakasta handia izan du: La traviata (Alfredo), Teatro Comunale di Bolognan, Liejako Op\u00e9ra Royal de Wallonien eta Veneziako Teatro La Fenicen; El D\u00fao de la Africana (Giuseppini), Bilboko Arriaga Antzokian eta Oviedoko Teatro Campoamorren; etab.<\/p>\n<p><strong>Est\u00edbaliz S\u00e1nchez<\/strong> sopranoa Barakaldon jaio zen, eta bertako kontserbatorioan egin zituen gitarra klasiko ikasketak. Ondoren, Bilboko Juan Cris\u00f3stomo de Arriaga kontserbatorioan kantu-prestakuntza jaso zuen, Olatz Saitua sopranoaren eskutik. Egun, Marta Ubieta sopranoarekin jarraitzen du bere burua prestatzen. Halaber, Ana Luisa Chova eta David Men\u00e9ndez entzutetsuenesko klase magistralak jaso izan ditu. Horrez gain, Bilboko Koral Elkarteko koralista da, non bakarlari aritu ohi da. Azpimarratzekoa da 2019ko Bilboko Aste Nagusian M\u00f3nica Naranjoren kontzertuan izan zuen parte-hartzea, BOSekin batera, baita Bilboko Katedralean COVID-19aren biktimen omenez Faur\u00e9ren R\u00e9quiem obraren &#8220;in memoriam&#8221; grabazioan eta 360 \u00ba-ko hedapenean egindako lana ere..<\/p>\n<p><strong>Alberto Abete<\/strong> tenor bilbotarra bigarren hezkuntzako ingeles-irakaslea da, baita, aldi berean, Bilboko Koral Elkarteko abeslaria ere, duela ia berrogei urtetik. Hamasei urte zituenetik koru mistoko kide aktibo, zuzendari paregabeen esanetara kantatu izan du, besteak beste: Mstislav Rostrop\u00f3vich, Antoni Ros Marb\u00e1, Michel Plasson, V\u00edctor Pablo P\u00e9rez eta Juanjo Mena; eta agertokietan Espainiako ia orquestra guztiekin eta nazioarteko askorekin aritu izan da, Portugal goIrrati-Difusio Orkestra, Bordel-Akitaniako Orkestra Nazionalak, BBCko Orkestra Sinfonikoa, Royal Philarmonic Orchestra eta Tokyo Metropolitan Symphonic Orchestrarekin, zenbait nabarmentzearren. Eskarmentu horri esker, sarri parte hartu izan du ekoizpen profesionaletan, Brittenen War Requiem obran, kasu, Arriaga Antzokian, Calixto Bieitok zuzenduta; gainera, bakarlaria ere izan da, aipatu antzokian, Juan Cris\u00f3stomoren Stabat Mater lanean, Francisco Escuderoren Gernika operan, Musika Hamabostaldian, eta Fair Saturday reninaugurazio-ekitaldian, Bilbao Arenan.<\/p><\/div>\n<div class=\"dt-sc-hr-border\"><\/div>\n<div  class='column dt-sc-one-half   first' ><div id=\"attachment_21216\" style=\"width: 520px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img aria-describedby=\"caption-attachment-21216\" loading=\"lazy\" class=\"size-full wp-image-21217\" src=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/portada-libreto-maitena-2.jpg\" alt=\"\" width=\"510\" height=\"610\" srcset=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/portada-libreto-maitena-2.jpg 510w, https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/portada-libreto-maitena-2-251x300.jpg 251w\" sizes=\"(max-width: 510px) 100vw, 510px\" \/><p id=\"caption-attachment-21216\" class=\"wp-caption-text\">Portada original de la edici\u00f3n del libreto.(Imp. Lib. y Encuadernaci\u00f3n de El\u00e9xpuru Hermanos Bilbao 1909).<\/p><\/div>\n<div class='dt-sc-ico-content  type2'><div class='icon'> <span class='fa fa-music'> <\/span> <\/div><h5><a href='#' target=''> LIBRETOA <\/a><\/h5><p>Libreto originala<\/p>\n<a href='https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/Libreto-Maitena.pdf' target='_blank'  class='dt-sc-button   small ' >PDF-a deskargatu<\/a>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Libreto berrikusia<\/p>\n<a href='https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/libreto-revisado-MAITENA-2-eus-cas.pdf' target='_blank'  class='dt-sc-button   small ' >PDF-a deskargatu<\/a><\/div><\/div>\n<div  class='column dt-sc-one-half   ' ><img loading=\"lazy\" class=\"size-full wp-image-21234 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/partitura-antigua-maitena.jpg\" alt=\"Partitura antigua de Maitena\" width=\"510\" height=\"333\" srcset=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/partitura-antigua-maitena.jpg 510w, https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/partitura-antigua-maitena-300x196.jpg 300w\" sizes=\"(max-width: 510px) 100vw, 510px\" \/>\n<div class='dt-sc-ico-content  type2'><div class='icon'> <span class='fa fa-music'> <\/span> <\/div><h5><a href='#' target=''> PARTITURA <\/a><\/h5><a href='https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/Partitura-revisada-v2_compressed.pdf' target='_blank'  class='dt-sc-button   small ' >PDF-a deskargatu<\/a><\/div><\/div>\n<div class=\"dt-sc-hr-border\"><\/div>\n<div  class='dt-sc-callout-box type5 ' ><div class=\"column dt-sc-four-fifth first\"><h4>FLICKR<\/h4><\/div><div class=\"column dt-sc-one-fifth\"><a href='https:\/\/www.flickr.com\/photos\/sociedadcoraldebilbao\/albums\/72157715815377548' class='dt-sc-button medium' target='_blank'>IKUSI<\/a><\/div><\/div>\n<div class=\"dt-sc-hr-border\"><\/div>\n<img loading=\"lazy\" class=\"size-full wp-image-21176 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/logos-patrocinadores-euskalopera-maitena.jpg\" alt=\"Logos EuskalOpera Maitena\" width=\"1000\" height=\"717\" srcset=\"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/logos-patrocinadores-euskalopera-maitena.jpg 1000w, https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/logos-patrocinadores-euskalopera-maitena-300x215.jpg 300w, https:\/\/www.coraldebilbao.com\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/logos-patrocinadores-euskalopera-maitena-768x551.jpg 768w\" sizes=\"(max-width: 1000px) 100vw, 1000px\" \/>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<div class=\"dt-sc-hr-border\"><\/div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>MAITENA &nbsp; &nbsp;<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"parent":0,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/21317"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=21317"}],"version-history":[{"count":15,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/21317\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":21621,"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/21317\/revisions\/21621"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.coraldebilbao.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=21317"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}