
Ikasturtea arretaz hasten
Inoiz baino gogotsuago hasi dugu ikasturtea, eta egungo normaltasun berriarekin loturiko ziurgabetasunak eta eragozpenek ez digute zapuztu musika ikasteko eta sortzeko grina.
COVID-19ari aurre egiteko gure instalazioetan sartzeko ezarri ditugun prebentzio- eta higiene-neurriak direla eta, hala ikasleek nola irakasleek jarrera ezin hobea azaldu dute, eta, eskolak duela gutxi hasi badituzte ere, dagoeneko guztiz barneratuta dituzte egin beharreko guztiak: tenperatura neurtu, eskuak behin eta berriro garbitu, pertsonen arteko segurtasun-tarteari eutsi, musukoa erabili… eta, jakina, kutsatze-zantzu txikiena sumatuz gero isolatu eta etxean lan egin.
Guztiok hartu dugu konpromisoa, eta horrek aurrera jarraitzera eta formula berriak bilatzera bultzatu gaitu, edozein egoeratan jardunean segitu ahal izateko.