TXAPELDUNEN KORALA

Duela hiru urte, Bilboko Koral Elkarteak Eskolan Kantari gizarte- eta hezkuntza-proiektua abiatu zuen, musika-prestakuntzarik gabeko Bilboko ikastetxeetara koru-jarduera eramateko. Ziur baino ziurrago abestea oso onuragarria dela hala egiten duten pertsonen bizitzarako, koru-prestakuntza ez dagoen lekuetara eramateko asmo irmoaz jarraitzen dugu. Hala, duela hilabete, Gorabide Korala abiatu genuen, adimen-desgaitasuna duten Bizkaiko pertsonei laguntzeko elkartearekin batera osaturiko taldea, hain zuzen. Eskolan Kantarin ez bezala ―gure irakasleak joaten dira ikastetxeetara―, Gorabide Koraleko kideak gure egoitzara etortzen dira, eta abestiz, dantzaz, oihuz, algaraz, haserrealdiz… betetzen dute; bizitzaz, finean. El Correo egunkariko erreportaje honetan, gure lan-saioetako baten berri duzue, non abestu eta beren hasierako sentipenak kontatzen dituzten. Horrez gain, gaur eguerdian, gaur goizeko entsegua ikusi ahal izango duzue, TVEn,EITBn eta TeleBilbaon. Ez ezazue galdu!

Author Info

Coral de Bilbao