Lehiaketak
Antzerkia
Sinfonikoa
Gaur Egun
Abesbatza Mistoa
Bilboko Koraleko Euskeria Abesbatza
Kontserbatorioko Abesbatza
Otsaila
Martxoa
Apirila
Maiatza
Ekaina
Uztaila







Bilboko Koral Elkarteak jaso dituen azken sarien artean honakook aipatu behar dira: 1986an Kultura Ministerioak emandako Arte Ederretako Urrezko Domina; UNICEF Fundazioaren 50. Urteurrenaren Domina (erakunde honen alde urtero, Gabonetan, Koralak kontzertu bat ematen du); Bizkaiko Foru Aldundiak 1998an emandako Andrés de Mañaricua y Nuere Saria; 2002an Sabino Arana Fundazioaren Gizarte Arloko Saria “100 urte luzetan Estatu Espainolean zein atzerrian lortutako arrakastagatik”.
Bilboko Koral Elkarteak 2005ean Arte Ederretako San Fernando Errege Akademiaren Domina jaso zuen. Akademiaren estatutuen arabera Domina ematen zaio espainiar edo atzerritar erakunde edo pertsona bati Arteen ikerketa, sustapen eta zabalkuntzan, arte sorkuntzan edota Historia, Kultur eta Natur Ondarearen defentsan egindako lan bikaingatik.
2007an Bilboko Koralak Bilboko Udalak emandako Hiriko Urrezko Domina jaso du. Honek hiriaren garapenean lan egin duten pertsona eta erakundeak saritu eta aintzatetsi egiten ditu.



Arte Ederretako Meritoko. Urrezko Domina. 1986.

-1986 Kultura Ministerioak emandako Arte Ederren Urrezko Meritu-Domina
-1986 Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberak emandako I. Mendeurreneko Urrezko Domina
-1993 Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak “Adiskide Kolektibo” izendatu zuen.
-1996 “Ohorezko Domina” UNICEFen 50. Urtemugan.
-1998 Bizkaiko Foru Aldundiak emandako “Andrés E. de Mañaricua y Nuere” Saria.
-2002 Sabino Arana Fundazioaren Saria “Gizartea” Sailean.
-2003 UNICEFen Domina.
-2005 Real Academia de las Bellas Artes de San Fernando izenekoaren Ohorezko Domina.
-2006 Bilboko Udalak emandako Bilboko Urrezko Domina.
-2007 Bizkaiko Txakolina Jatorri Izendapenaren Kontseiluak “Bizkaiko Txakolinaren Enbaxadore” izendatuta.




Patrocinadores-Babesleak-Protecteurs-SponsorsContacto-Harremanetarako-Contact us