|
|

|
Gerra zibila amaitu ondorengo egoera politikoa zela eta, "Euskal Antzerki Lirikoa" alde batera utzi behar izan zen, zarzuela antzezteko aktibitatearekin jarraitu bazen ere.
40ko hamarkadan, Arambarri bai Koralako bai Bilboko Orkestra Sinfonikoko zuzendari zegoela, Koralak gogoz ekin zion musika sinfoniko-koralari, nazioarteko panoramako musikagile handien lanei lehenengo emanaldi emanez.
Aldizkatu ziren, beraz, Espainian zehar estreinaldi handiak eta Koral Elkarteak berak Bilbon antolaturiko Eliz Musika Zikloak. Azken hauek, zalantzarik ez, Bilboko aste sainduko bizkarhezurra bihurtu izan ziren.
|
|
Estreinaldien jarraitasuna luzea zen, 60ko hamarkada arte, Rafael Frühbeck de Burgos zuzendari zegoelarik. Agian goiena jo zen Carl orff-en "Carmina Burana", konpositorearen baimenaz, Espainian aurkeztearekin batera. Bilbon emandako kontzertuak entzute handia lortu zuen.
Frühbeck Madrilera, Espainiako Orkestra Nazionalaren batuta berea egitera, joan eta gero, Koralaren ospea ilundu egin zen. Gertakari bakan batzuk salbu, aldi honetako ezaugarri orokorra izan zen, artistikoki, ohiartzun txikiko aktibitatea.
|
 |
|
 |
 |
 |
|